martes, 21 de marzo de 2017

ARGAZKI IZTUNAK...!

Aingeruk bi argazkien arteko elkarrizketa burutzea eskatu zigun. Guretzat esanguratsuak diren bi argazki aukeratzeko esan zigun, haien artean aurkariak izatea egokia litzatekela esan zuen, horrela, suertatu ahal den konparaketa eta kontrajartzea askoz ere aberatsagoa izango da. Lan honen funtsa, gure adimenetan dauden pentsamendu guztiak, gure kexkak, gure izaera finkatu duten oroimenak... Hauek guztiak azalaratzea eta gure ikaskideekin partekatzea da.

Gelan hainbatetan gertatu den bezala, ikaskideak antzerako ideiak maneiatzen ditugu gure adimenean eta antzerako kexkak izaten ditugu normalean, partekatzearen arrazoi nagusia, arazo edo kexka berdina ikuspuntu diferenteetatik antzeman ahal dezakegula eta horrela aniztasuna lortzen dugu, askotan pentsatzen dugulako gure ideia edo gure irtenbidea hoberena dela eta besteona kontutan hartzen kostatzen zaigu. Ikasi behar dugu besteon iritziak, abiapuntuak eta ideiak kontuan hartzen gure pentsamenduak aberatsagoak izateko eta hauek osoagoak izateko.

Nik aukeratutako lehenengo bi argazki hauek, alde batetik niretzat hauratzaran eta gazterian aipagarria izan den argazki bat ipini dut eta argazki honi aurka egiteko, saiatu naiz kontrakoa edo aukeratutakoarekin alde nabarmena duen argazkiren bat.

Lerro hauen azpian agertzen den argazkia Amurrio Udal Frontoia da. Bertan nire haurtzaro eta gaztaroaren ordu ugari eman ditut. Nire ustez oso toki osasuntsua da eta autonomia lantzeko toki ezinhobea da. Guraoen zeregina, beste askoren artean, izaten dituzten seme alaben prestakuntza egitea da, zertan? Etorkizunean bizitzan eta helduen munduan ondo murgiltzeko eta autonomiaz eta independentziaz gizartean ibiltzeko. Autonomia eta independentzia, ekintzak egiten bereganatzen da, ume bati ezin diogu autonomia zer den azaldu eta gero dena eginda eman, ikasiko ez duelako benetan zer den. Hau herri txiki batean, Amurrio bezala, egin daiteke, gurasoak gu 8 urte genituenean, ogia erostera joateko agintzen ziguten, izekoren etxera zer edo zer hartzera, eskolara bakarrik joaten ginen, kalera ere... Nik uste dut egunero egiten diren ekintzen eta jardueren bidez, autonomia eta independentzia apurka apurka eskuratu daitekela.

Beste alde batetik herri txiki batean egin daitezkeen ekintzak hiri handi batean ezin dira egin, azken finean herriko biztanleria euren artean ezagutzen dira eta askotan hiri handi batean soilik ezagutzen dituzu zure auzkooak, kasu askotan albisteetan entzun ohi ditugu parkeetan umeen bahiketak egon direla hau, gurasoengan deskonfidantza izugarria eragiten du eta gehiegizko babesa eskeintzea ere, nire ustez umeek behar duten baino gehiagoko babesa ez da batere egokia ez dutelako ahalbidetzen ume horren hazkuntza euren kabuz, esperimentatzen...

Resultado de imagen de fronton de amurrio

Beste argazki honetan aldiz, lehen aipatutako gehiegizko babesa azaltzen da. Ume baten garapen egokirako gurasoen babesa ezinbestekoa da, kasu askotan frustrazioa ekiditzeko eta egoera horretatik irtenbide ona lortzeko gurasoen aholkuak berebiziko garrantzia dute, baina beste gauza da, une oro umeen gainean egotea eta euren kabuz ezerez egiten ustea, hori guraso askoren akats larria dela uste dut.

Argazki hauek aukeratu ditut, aurrez aurre jartzeko egokiak direlako eta horren ondorioz eztaibada edo elkarrizketa mamitsua egin ahal dugulako. Aztertuko ditudan hurrengo bi argazkiak, nire ustez gaur eguneko hezkuntza sistema nola dagoen egituratua adierazten du batek eta besteak nire begietan hezkuntza benetan non ematen den.
Resultado de imagen de niños custodiados por padres




Hurrengo bi argazki hauetan, gaur egungo hezkuntza sistema nola dagoen egituratuta eta nire ustez hezkuntza ematen den beste esparru bat azalduko dut. Bi argazki hauek aukeratu ditut, aurrez aurre jartzeko eta eztabaida eragiteko egokiak direla uste dudalako.

Argazki honetan, gaur egungo hezkuntza istemaren etapa guztiak adierazten dira, haur hezkuntza izan ezik, haur hezkuntza hezkuntza sistemarik etapa onena da niretzat, sormena, adimena, diziplinartekotasuna, adiskidetasuna... lantzen delako. Haur hezkuntza igaro ondoren aipatutako hizt guztiak ezabatu eta lehiakortasuna, ikasketa ez esanguratsua, irakaskuntza pasiboa... sustatzen dira.

Irudi honetan agertzen den bezala, ikasleak euren aulkietan daude eserita, irakasleak gobernuak eta erkidegoak diseinatutako curriculum baten eduki jakin batzuk azaltzen ditu eta ikasleak prozesu mekaniko batean barneratzen saiatzen dute, azterketa bat gainditzeko. Ez dago ikasketa esanguratsurik, ikasleak ez daudelako motibatuta, gaur egungo hezkuntzan, ikasleak makina batzuk dira, informazioa apilatzeko tresna batzuk. Gobernuak arritzen dira eskola ustearen tasa gero eta handiagoa delako urteak aurrera joan ahala, nola ba ez da izango horrela galdetzen naiz ni? Irakasleak irakasleak izateko motibazioa galdu egin dute eta pasibotasun hura ikasleei trasmititzen zaie, ez soilik lehen hezkuntzan edo bigarren hezkuntzan, unibertsitatean halaxe da ere, irakasle askok euren saioa bete eta hor konpon marianton, arazoa hurrengo irakaslearentzat. Gaur egungo hezkuntzan ez da sustatzen, pentsamendu kritikoa, hausnarketa, galdera egitea.... soilik ikasi behar da azterketa bat gainditzeko ikasleak kodigo bat izan behar duelako.

Hezkuntza sistema goitik behera aldatu behar da, motibazioa berpiztu behar da, motibazio barik ezin delako ezerez egin, barne hausnarketa bat egin behar dute gauzak birplanteatzeko eta dagoen egeora kaxkarra bide onetik bidertazeko.

 


Argazki hau, esparru ez formal eta formalaren artean pixka bat idazteko aukeratu dut. Gur egungo gizarteak hezkuntza soilik ematen dela, hezkunzta esparru formaletan ute du, nire ustez ikastetxeetan eta horrelako instituzioetan garrantzi handiko kontzeptuak, ezaguerak, informazioa... ekura daiteke, baina bizitzan erabili behar izango ditugun tresnak askotan kalean ikasten dira, beste pertsonekin egoten, egoera jakinak eta esanguratsuak bizitzen... Gainera kalean gaudenean, adin ezberdineko pertsonekin gaude eta hori oso aberasgarria da, ikerlariak ikastetxeetan adin tarte ezberdineko ikasleak batera daudenean izaten dituzten onurak izugarrizkoak direla azaldu arren, gaur egungo hezkuntza ez du horrelako berrikuntzarik aplikatu hezkuntzan.

Kalean ezinbestekoak diren baloreak barneratzen dira, hala nola: adiskidetasuna, ohorea, errespetua... Ez dut esan nahi eskolan ez direnik ikaten baina kalean nire ustez era esanguratsuago batean ikas daitekela bai aitortzen dut.





Jarduera honekin amaitzeko esan behar dut oso gustora sentitu naizela lerro hauek idazten. Aukera paregabea luzatu digu Aingeruk gure pentsamenduak, ideiak eta hausnarketak luzateko eta hori eskertzekoa da.