lunes, 3 de abril de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Bigarren lau hilabete honetan, ikasgai guztietan curriculumaren inguruan dexente hitz egin dugu, guk zer den argi izateko, etorkizunean gure ikasgelan nola aplikatuko dugun jakiteko, zenbat galderei erantzuna ematen zaion curriculumaren barrenan, irakasle batek zein motatako esku hartzea dauka curriculuma bere erara moldatzeko... Horrelako gaiak jorratu egin ditugu klasean, curriculuma hotzean aztertuta eta haren irakurketa globala eginda esan dezakegu, herrimenta erabilgarria dela, baina nire ustez egin beharreko larregi ditu, hau da, irakasleari behar ez duen presio latza ipintzen dio klaseak hasi aurretik.
Azken finean, nire uste apalean, irakasle batek lehendabizi duen klasea eta izango diren ikasleak ezagutu behar ditu, haien nahiak jakin behar ditu, ezagutu bakoitzaren testu ingurua, bakoitzaren erritmoa, itxaropenak... Ez dut uste curriculuma bi ikastetxe ezberdinen bi gela ezberdinetan berdin aplikatu ahal denik eta curriculuma, ikastetxe guztietan patroi berbera erabiltzeko eratuta dago, nolabait esanda estandarizazio bat bilatu nahi du, horregatik gobernuak eratzen duen dokumentua da.
Hezkuntza, ikasle bakoitzaren errealitatera egokitu behar da, beraz ezin izango dira bi hezkuntza berdin egon, pertsonak igualak ez garelako eta ikasle batek behar duena beste batek ez du beharko, horregatik hezkuntza eta irakaskuntza ikaslean oinarritu behar da eta hezkuntza hasi aurretik oinarria izango denaren ezagutza bat egin behar da.

Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Ikasten ez den beste guztia ez da curriculuma. Hortaz, curriculuma gobernuak hezarritako dokumentua izango litzateke. Bertan, zenbat eduki, helburu, konpetentziak… biltzen dira. Horrez gain, irakasle, gobernu eta ikastetxe egiten dute curriculuma.
Bestalde curriculum mota ezberdinak aurkitzen ditugu.
CURRICULUM FORMALA AGERIKOA: ikasketa planan barneran, konpetentzia, eduki, ebaluazio, estrategia, denboraren banaketa, irakaslearen zeregina ikaslearekiko izango litzateke.Hortaz, nolabaiteko jarraibidea izango zen, honekin batera, dokumentu bat izango litzateke. Klaseetan eman behar den guztia bertan jasotzen da, hala nola, gaiak nola ebaluatu.
CURRICULUM EZKUTUA: irakaskuntza edo ikaskuntza ezkutua dokumentu batean ezplizituki agertzen ez den curriculuma da. Ikastetxen bakoitzak ezberdin edukiko du. Gainera,sozializazioan oso garrantzitsua da, eduki kulturala trasmititzen dira eta hauek eskolaren  izaerarekin oso lotuta dago. Hala nola, eskola pribatu , kontzertatu eta publikoak bait daude.  Adibidez eskolak zigor eta zarien ekintzak  edo metodoak erabiltzen badituzte, obedentzi eta  sumisizoo erakuktziko zaie ikasleei. Honakoa izango zen curriculuma ezkutuaren ezaugarri nagusia, ( irakasleek ikasleekiko duten jarrera, batzuei ondo tratatu edo ezberdin).
CURRICULUM ERREALA: curriculum formala praktika eramaten denean agertzen da.. Eguneroko bizitzan gertatu daitezkeen egoeretarako baliagarria da. Errealitatean programarekin gertatzen ena azaltzen digu ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitidira curriculumean.

CURRICULUM AUSENTEA: hau curriculum formal eta errealaren tentsioa interpretatzean datza. Bertan, curruclum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahigabe trasmititzen zaiona sartzen da.
Hurrengo taula honetan curriculumaren zehaztapen mailak, adierazi ditugu, dokumentu hau hiru mailatan banatu edo antzeman ahal da. Guk apurka apurka curriculuma dokumentu potolo hori denaren itxuratik, ikastetxean nola moldatzen den eta zer ber-antolatzen den momentu horretan eta geroago irakasleak zein eratan aplikatuko duen bere klasean, irakasle bakoitzak ikasketa buruak curriculuma ber antolatu eta gero, bere kutsu pertsonala emango dio egin beharrekoari.

                  MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
        2.MAILA
3.MAILA

Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA/ GELAKO PROGAMAZIOA

Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta  orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Lehen aipatutako guztia, praktikara eramango duena beti ere bere ikuspegi pertsonala emango diona, bere bizipinetan, ikasitako baloreetan, izandako ideologietan… oinarrituta

Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktoen multzoa, hauek ordenatuta eta zekuentzializatuta azaltzen direlarik..

Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Didaktiko antolatzailea
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko jaurlaritza
Irakasle taldea

Irakasle taldea
Ziklo eta maila jakin bateko irakasleak

Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP

Ikasle gelako programazioa
Gizabankoen ezagutza

Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…

Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka hartu
Aresketa ikastola dokumentua eskuratua.

Sarrera honi amaiera emateko aitortu behar dugu, elkarrizketak hauek izaten hasi ginenean curriculuma zer zen ez genuela oso argi eta horregatik nahiko interesgarriak izan dira, azken finean etorkizunean erabiliko dugun herraminta bat delako eta gure ikuspegia aplikatu ahal diogun herraminta gure esskuetan euki behar izango dugula jakiteak, lasaitzen gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario