jueves, 25 de mayo de 2017

Sarrera GORENA!

Ikasturtea jada bukatzear dago, Irailean hasi zenean momentu hau oso urrun zegoela zirudien, baina uste baino arinago heldu egin da. Irakasgai batzuk besteak baino zailagoak izan dira, metodologia alternatibo eta tradizional erabili dituzten irakasleak ere izan ditugu.

Irakasgai honeri dagokionez, esan beharra daukat, Aingeru metodologia alternatibo bat erbili duela, berak ezinbestekoak ziren azalpenak emanez eta ondoren guregan autonomia utziz. Erabili dituen erramintak, klaseetan eta guk etxetikan lana egiteko, niretzat bereziki nahiko berritzaileak izan dira, hala nola Blogger plataforma.

Gaur egun hezkuntzaren munduan, teknologiaren erabilpena modan edo presente dagoen gai bat dela ean dezaket. Hezkuntzaren ibilbidea hasi aurretik umeek plataforma eta erraminta ezberdinen erabilpena egiten dute, hala nola smartphon-a, tablet-a... Nire ustez teknologia berriak hezkuntzari aplikazioak bilatzean, hainbat motatko onurak eskuratzen ditugula esan beharra daukat. Era berean oso mehea da erabilpen egokia egitetik erabilpen desegokira egiteko dagoen lerroa, horregatik beharrezkoa dela uste dut, erraminta hauen inguruan dauden arriskuak argii eta garbi azaltzea umeei, baliabideei ahalik eta etekin maximoena ateratzeko.

Sarrera honen helburu nagusia, bigarren lau - hilabete honetan egindakoaren laburpena egitea izango litzateke. Denbora honen zehar, hainbat izan dira egin ditugun sarrerak. Aingeruk sarrera bat egitera gonbidatzen zigun, klasean egindako jardueren inguruan, adibidez, lan - talde batek aurkezpen bat egiterakoan, guk hurrngo eguneetan aurkezpen horren inguruan sarrera bat egin behar genuen.

Sarreraz sarrera, uste dut zazpi edo zortzi igo behar zirela , nirea bederatzigarrena izango da hau. Sarrera gehienak, hausnarketa egitera bultzatzen zuten, nire ustez hori zen Aingeruk guregan sortu nahi zuena bereziki, hausnarketa egite eta gutxinaka gutxinaka etorkizunean irakasleak izango garen heinean, gure irakasteko era eta izaera finkatzea.

Blogaren lehenengo sarrera, probazkoa zen, idazki honetan lau - hilabetearen zehar egingo duguna azaldu nuen laburki, sarrera horren esteka itsatsiko dut ikusgai izateko blogarekin lehenengo kontaktua.

Bigarrengo sarrera, lau - hilabete honetan zehar klase askotan preente egon den gai bati buruz egin nuen, Curriculuma. Gai honi buruz egun askotan hitz egin dugu batik bat, etorkizunean irakasleak izango garenean, beharrezkoa erabiltzean izango zaigun dokumentua izango delako, idazki honekin, irakatsi beharreko edukiak, eduki horien ebaluazioa nondik norakoak, umeek ezagutu beharreko konpetentziak... jakingo ditugu eta nahi dugun momentuan horiek kontsultatzeko eskuragarri izango dugu, interneten eusko jaurlaritzaren web - gunean. Lehenengoaren ildoa jarraituz saio honetan hainbat galdera bota genion curriculumari eskaintzen duen informazioa zein motatakoa den jakiteko batez ere. Galderak tankera hauek zuten: Zer ikasi? Nola irakatsi? Nor irakatsi behar du? Nola ebaluatu behar da? Galdera hauei erantzuna eman ostean Aingeruk honen inguruan sarreratxo bat egitea proposatu zigun eta guk hori egin genuen curriculumari galderak egiten   hor usten dizuet linka zuek sarrera irakur dezazuen.

Hirugarren sarrera, lehen hezkuntzan eskolan izandako bizipinei ingurukoa izan zen. Oraingo honetan egin beharrekoa, eskolan edo gure haurtzaroan izandako bizipenen gogoratze lana egitea eta horiekin lotu ahal ziren argazkiak edo irudiak eskuratzea eta sarrera batean igotzea eta euren inguruan hausnartzea, emen usten dizuet nire sarrera eskolan izandako bizipenen  jarduera hau egiten nuen bitartean izugarrizko oroitzapenak etorri zizkidan burura, emozioz beteriko momentuak bizi izan ditugulako haurtzaroan.

Laugarren sarrera klasean ikusitako bideo baten inguruan izan zen, konkretuki Jose Moyak emandako hitzaldi batena. Hitzaldi horretan konpetentzien inguruan hitz egiten zuen, guk sarrera hau egiteko gidoi bat jarraitu behar izan genuen, lau galdera erantzun behar genituen. Bideoa oso interesgarria izan zen, azken finean klasean landutako gai bat zen eta horrelako bideo osagarri bat ikusita, klasean emandakoa askoz ere hobeto finkatzen da. Honen inguruan egindako sarrera hamentxe usten dizuet ikusgai Jose Moya  epero dut zuen gustokoa izatea. Honen inguruan eztabaida moduko bat egin genuen bideoa ikusi ondoren eta sarrera egiteko oso baliogarria izan zen.

Hurrengo sarrera, oso interesgarria egin zitzaidan Aingeruk lau argazki aukeratzeko esan zigun, argazkiak bikoteka antolatu behar genituen eta ahal izatekotan kontrakoa adierazi behar zuten. Argazki hauek gure hurtzaroarekin zerikusia izan behar zuten eta beste bikotea hezkuntzarekin harremanduta egon behar ziren. Niretzat horrelako jarduerak egitea, ikasleak haien ideiak plasmatzeko eta askatusn osoz ibiltzeko aukera paregabea dela esan behar dut. Aingeruri eskerrak eman behar dizkiot horrelako ekintzak sustatzeagatik. Sarreran argazkiak trasmititzen zigutena azaldu behar genuen eta ahal izanez gero argazkiak aurrez aurre jartzea, nik egindako lana irakurgai usten dizuet link honen bidez argazki iztunak.

Seigarren sarreran bigarren sarreran aztergai izan genuen ildoa jarraitu genuen, kasu honetan curriculumaren zehaztapen mailak aztertu genituen. Hainbat maila zeudela antzeman genuen eta lana borbilagoa izateko taula bat antolatu genuen Aingeruren laguntzaz emen usten dizuet egindako lana  curriculumaren zehaztapen mailak.

Zazpigarren sarrera klasean egindako hiru aurkezpen biltzen zituen, aurkezpen bat azken 200 urteotan emandako hezkuntza erreformei buruz izan zen, beste bat kontrustibissmoaren inguruan eta azken erreformen eragina benetazkoa den ala ez eta ea egitan hezkuntza erreformak beharrezkoak diren edo soilik interes politikoa duten. Aurkezpenak oso ulergarriak eta erabilgarriak izan ziren, azken finean hezkuntza erreformak beti agerian dagoen gaia da eta horren inguruan informatuta egotea berebiziko garrantzia du etorkizunerako. Egindako lana hemen usten dizuet aztergai klasean egindako aurkezpenen sintesia.

Azken aurreko sarrera, taldeetan egindako lan baten inguruan egin genuen. Aingeru metodologia aktiboa sustatzen zuen poster bat egitera gonbitea luzatu zigun, guk erronka hura ilusioz hartu genuen eta uste dugu lan polita egin genuela. Gainera bertan guk jasotako hezkuntzaren isla dela egindako kartografia, jaso egin dugun hezkuntza estimuluan itzaltzekoa izan zen, denok berdinak tratatzen zituzten eta apaindu genuen arren hezkuntza horren isla nabaria da gure kartografia. Guk metodologia aktiboaren alde gaude, uste dugu ikasleak izan behar direla hezkuntzaren ardatza eta beraien nahien eta gustuen arabera hezkuntza bat edo beste bat jaso behar dutela, link honen bidez usten dizuet egindako metodologia aktiboaren inguruan sarrera

Egindako azken lana, ebaluazioaren inguruan izan da. Aingeruk proposatutako irakurgai hartu behar genuen eta galdera batzuei erantzuna eman. Gai interesgarria dela esan dezaket ebaluazioa gaur egungo hezkuntzan modan dagoen gaia delako eta guk bereiziki didaktika orokorreko klaseetan sarritan aipatu dugun gaia izan delako. Egindako lana hemen uzten dizuet.

Unitate didaktiko bat diseinatze izan zen lanik potoloena, ilusio eta indar guztiak batu behar izan genituen hau aurrera eramateko eta emaitza honako hau izan zen, espero dugu zuen gustukoa izatea.

Azkenengo sarrera honetan laburbildukoaz aparte, esan behar dut didaktika orokorrean izandako metodologiaren alde gaudela eta lan ederra egin dugula ikasgai honetan, epero dut Aingeruk gauza bera sentitzea, gure ibilbidea hasi berri dagoenez arren ilusioarekin eta indarrekin hartuko dugu erronka polit hau!

Ikasturtearen amaiera heltzear dago...!!


Resultado de imagen de puesta de sol


EBALUAZIOA!

Sarrera honen bidez, ebaluaziori buruzko irakurgaiaren lanketa luzatzen dizuet, sarrera hau azken aurrekoa izango da. Gladerak gidoi bezalaxe hartu ditugu galdera bakoitzari gure kutsu propioa emanez, espero dugu zuen gustukoa izatea eta espero zenuena betetzea.


1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleak ebaluazio hitza erabiltzen dute kalifikazioa egiten dutenean, notak ipintzen dituztenean. Baina ulertu behar dena, ebaluazioa eta kalifikazioa ezberdinak diren bi kontzeptu direla, hori argi eta garbi izan arte irakasleak ezin izango dute euren bide profesionala egokitasunez burutu.
Ebaluazioa egiteko ulertu behar da, ebaluatzeko garaian ez dela beharrezkoa kalifikazioa egitea edota notak ipintzea. Ebaluazioa horrela egiten denean ikasleengan eragin askoz handiagoa izango duela. Beste bide bat erabiltzen bada, ikasleen sortu ahal den efektua irakasleak espero dutenaren kontrakoa sortzeko aukera ematen da.


1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazio prozesu orok lortu nahi dutena ikaslearen ikaskuntza prozesuen hobekuntza areagotzea da. Ebaluazio mota hau, ikasleari zein irakasleari onurak ekartzen dizkio, alde batetik ikasleak gehiago ikasi eta egiten dituen akatsak ebatziko ditu eta bestetik irakasleak bere lana hobeto egiten ikasiko du.
Ebaluazio sistema hau, ez da zentratzen ikaslearen kalifikazioan, baizik eta ikasleak laguntzeko informazioaren bilketan zentratzen da, informazio bilketa honekin batera irakasleen funtzioa hobetzeko informazioa ere lortu egingo da, beraz bi aldeak irabazten dute.
Ebaluazio formatiboa hiru aspektutan onragarria izan behar dela bereziki:
  1. ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea.
  2. irakasleen irakasteko gaitasuna hobetzea.
  3. irakasleek erabiltzen dituzten irakaskuntza tekniken garapen egokia eta horien hobekuntza.



   1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
Ebaluazio hezigarriarekin batera hainbat motatako ebaluazioak daude zeintzuk ezaugarri komun batzuk dituzten, nagusiena hau izango zen ikaskuntza prozesuen ebaluazioa egiteko garaian ikasleen inplikazioa garrantzitsua izaten dela.
Benetako ebaluazioa, ebaluazio mota hau ebaluazio teknika, instrumentu eta ekintzak harreman zuzena izan behar dituztela ikaskuntzaren egoera, ekintza eta eduki errealekin zentratzen da. Ebaluatzen diren edukiak, egoera errealetan edo aplikazio erreal ez izatekotan ez dira ebaluatuko ebaluazio honetan, egoera artifizialak erabat deuseztatzen dituelako.
Ebaluazio integratua harreman estua izaten du Benetako ebaluazioarekin. Kontzeptu hau, ebaluazioa ikaskuntzaren prozesuaren baitan egon behar dela defendatzen du, ikaskuntzaren zati garrantzitsua izanez eta izaera jarraitua izanez.
Orain arte bezala egin den ebaluazioaren aurka dagoen ebaluazio motak ditugu hauek, tradizionaltasun hura alde batera utzi nahi dituztenak  eta jarrera batzuk bereziki atzean utzi nahi dituzte hala nola, azterketen bidezko ebaluazioa egitea.
Ebaluazio mota hauek lortu nahi dutena, ikasgela batean egunerokotasunean egiten diren jarduera, ekintza eta horiek burutzeko garaian ikasleak duten jarrerei erreparatuta informazio nahikoa eskaini behar diotela irakasleari hiru hilabetearen amaieran ebaluazio egin ahal izateko eta azterketa egitearen beharra ez izateko.

Ebaluazio alternatiboa erabiltzen diren metodoak tradizionaltasunetik at dauden metodoak dira, azterketak eta frogak alde batera uzten ditu eta beste esparru batzuetan zentratzen da ikasleen ebaluazioa osatzeko.
Ebaluazio hauek, euren indarrak bateratzen dituzte, hezkuntzaren balioa maximizatzen duen ebaluzio motak diseinatzeko eta betiko metodoak bertan behera geratzeko.


1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Ikerketa askoren ostean eta autore askoren esanetan, ikaslegoaren inplikazioa ebaluatzeko garaian defendatzen dute, hainbat abantaila direla medio. Abantaila hauek eragin zuzena dute, ikaskuntzan eta konpetentzia profesional, pertsonal eta akademiko batzuen barneraketan.

Hobekuntza eta abantaila nabarienak hurrengoak dira:
  1. Ikaskuntzaren hobekuntza.
  2. Autonomia pertsonalean, autoerregulazioan eta ikasten ikasteko prozesuetan hobekuntza.
  3. Autokritika eta hausnarketa kritikoa egiteko gaitasunak areagotzen dira.
  4. Pertsona arduratsuak eta hezkuntza demokratikoa eratzeko ezinbestekoa da.
  5. Gelaren giroa ezinhobea izateko lagungarria izaten da, bizikidetza ikasgela barruan ona izateko laguntzen du.
Ebaluazio sistema hau aurrera eramateko erabiltzen diren ohiko teknikak hauek dira, autoebaluazioa, ko - ebaluazioa, ebaluazio partekatua, autoko - kalifikazioa eta elkarrizketaren bidezko kalifikazioa. Era berean beste hainbat erraminta daude zeinen euren erabilpenaren bidez, ikasleen ikaskuntza prozesuan haien parte - hartzea areagotzen dutenak, hala nola, plataforma digitalak, proiektuen garapena, praktikak...
Gure herrialdeetan, ebaluazio eta esperientzia hauek ez daude oso garatuta eta nolabait esanda nahiko berriak dira, eremu eta unibertsitate anglosaxoietan askoz ere hedatuta dauden teknikak dira.
Partekatutako ebaluazioa egiteko hiru bide nagusi daude, bi bide hauek bata bestearen osagarriak izan ahal direla esan behar da, 1- bakarkakoa, 2- lan taldekoa eta azkenik 3- batzarraren bidezkoa.

 4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko, hau izango zen heziberrik ematen duen ebaluazioaren eginkizunarenari buruzko definizioa.
Ebaluazioa hiru momentu ezberdinetan egin ahal dela aitortzen du, guk klasean hiru ebaluazio etapa hauen inguruan zehar hitz egin dugu, zeintzuk dira ebaluazio bakoitzaren abantailak, zertarako dira gomendagarriak, zer informazio mota eskuratuko dugu ebaluazioa egin ondoren… Segidan hiru ebaluazio moten azalpen txiki bat emango dizuet:
  1. Hasierako ebaluazioaren edo diagnostikoaren helburu nagusia da jakitea ikaslea zer egoeratan dagoen irakasteko eta ikasteko prozesua abiatu aurretik, horrela, hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta egokien diseinatu ahal izateko.

  1. Prozesuaren ebaluazioaren edo ebaluazio hezigarriaren helburua da ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapenari eta bilakaerari buruzko informazioa eskuratzea, edukiak eskuratu dituen eta haiek egoera jakinetan erabiltzen dakien jakiteko.

  1. Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea egitean, kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari; hala, estandarizatutako eta arauz ezarritako eskalaren arabera kodetuta adierazten da kalifikazio hori.
Nire ustez aurretik landutako galdereekin harreman zuzena dauka heziberrik euren plangintzan esaten duenarekin, batik bat ikaslearen onurak lortu nahi dituelako eta horiek lortzeko. Etapa ezberdinetan ebaluazioak egitearen onurak nabariak dira, irakaskuntza eta edukien barneraketa era eraginkorrean ematen baldin bada jakingo dugu eta akatsak zuzentzeko denbora izango dugu, ondorioak hain latzak izan gabe.
Nire ustez ebaluazio formatiboarekin zerikusia duten ezaugarriak dire aurretik aipatutakoak, ikaslea delako hezkuntzaren ardatz nagusia. Ikaslearen onurak bilatu nahi dituelako eta era berean irakasleak proposatzen dituen ekintzei buruz eta hezkuntza planari buruz hobetzeko alderdirik egotekotan horiek zuzentzeko prest egongo da. Beraz ebaluazio mota honekin bi alderdiak irabazten dutela esan ahalko genuke.
Oinarrizko konpetentzia guztiak, zehar-konpetentziak eta diziplina barnekoak, ebaluatu behar dira konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian, guztiak baitira beharrezko hezkuntza xedeak erdiesteko. Diziplina barneko oinarrizko konpetentzia baten edo batzuen integrazio egoera espezifikoak nola betetzen diren ikusita ebalua daitezke diziplina barneko oinarrizko konpetentziak.
Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak oso ondo finkatuta daude, azken finean dokumentu Euskal Herri osoan erabiliko den dokumentua izango da eta eusko jaurlaritzak hainbat esparru finko diseinatzen ditu, gero ikastetxearen izaeraren arabera curriculma era batean edo bestean moldatuko du, gauza batzuei beste batzuei baino garrantzi gehiago emango dio…
Harreman zuzena dituzte bi dokumentuek nire ustez eta bata bestearen osagarriak izan direla uste dut, heziberrin hezkuntza era orokor bateago batean azaltzen da, irakasgaika, konpetentziaka, edukiak… eta irakurri beharreko beste dokumentua, ebaluazioan zentratzen da, mota ezberdineko ebaluazioak azaltzen ditu, euren ezaugarriekin, onurekin...
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -  Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak: ikasleak ikasgai bakoitzean bete behar dituen emaitzak edo konpetentziak esaten zaie. Dirudienez, haiek beste izen bat inpintzen dizkiote “ irakaskuntzaren emaitzak “. Ikasle bakoitzak kurtsoan zehar bete behar duten materia multzoa osatzen dute. Horregatik ebaluazio irizpideak zer diren azaltzea ez da erraza, ezta kalifikatzeko modua ere.
Ebaluazio baldintzak: hauek ikassleei ematen diete aukera egindako ekintzak baloratuak izateko eta aspektu horiek betezea  ezinbestekoak dira. Adibidez, ikasleak egunero joan beha dira klasera, irakaslea feedback-a emateko eta egunerokotasun hori ebaluatua izateko.
Ebaluaziorako jarduerak: jarduerak ez daude egindak ebaluaziotik kanpo geratzeko, baizik eta ebaluatze prozesuaren zati garrantzitsua izateko, hobekuntzak eta aurrerapausoak antzemateko. Azken finean, ebaluaziok jarduerak erabiltzen dira ikasleek ezagutzak, edukiak eta konpetentziak zeintzuk diren jakiteko, horrela ebaluatzea formatiboa izateko. Hauek prestatuta dauden ikasleen helburuak konprobatzeko eta metodologiaren egoera kontrolatzeko.
Ataza - jarduera: ataza edo jarduera baten bitartez ikasle baten emaitzak aztertu ditzazkegu. Adibidez, idazlan bat, ahozko aurkezpen bat, PPT bat… Batzuetan jarduerekin nahastu aha ditugu, baina ez dira gauza berdinak. Ikastetxe batzuetan ataza guztiak eskatzen dira txosten baten biatrtez.
Ebaluazio teknika - prozedimendua: teknika honen bitartez irakasleak jarduerak aztertu eta begiratuko ditu zein instrumentu kondizionatu dituzten jakiteko, eta horren ondorioz helburuak eta konpetentziak lortu diren ala ez jakingo ahalko da. Adibidez, behaketa sistematikoa, produkzioen analisia…
Behaketa sistematikoa: jarduerak analizatzeko ezinbestekoa da behaketa.Hla ere, ez du balio edozein ekintzarako, bakarrik momentuan ebaluatu egin ahal direnak edo egunerokotasun bat jarraitzen dituztenak.
Ahozko hartu - emanak:  guzti hauek zer ikusia dute klase kideen artean ematen diren elkarrizketekin. Baina ez haien artekoak baizik eta prestatuta dagoen eztabaida batean, asanblada batean… Hitz egiten dutenean gaia euren gustukuda izaten bada, irakasleak haien ahozko konpetentziak eta gaitasunak ebaluatuko ditu eta horri buruzko informazio guztia jasoko du. Berriz, ez bazaie gaia gustatzen ikaeen parte hartzea murriztuko da erabat.
Probak: beharbada proba bat ezagunena den erraminta dela, ikastetxeetan ohikoena seguru baietz. Hauek hainbat modutan egin daitezke test, galdera sorta, garatzeko galderak… baina guztiak dute helburu jakin bat, ebaluatzea. Haorregatik metodo berri bat sustatu nahi dute, azterketak suspertzen baina era ezberdin batean, ikasleak azterketekin ere ikasteko. Adibidez, azterketa bat egin ondoren egindako akatsak ikasleak zuzentzea.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: erabilgarria da batez ere ikaslearen prozedura indibiduala ebaluatzeko. Horretarako, hainbat baliabide hartu ahal ditugu kontuan hala nola, kuadernoa, taldeko txostenak… Talde honek proposamen berriak aztertzen ditu , adibidez, eztabaida batean parte hartzea.

2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Ebaluazio tresnak, ebaluazio jarduerekin harremana dutenak izando dire, hauek dokumentuak edo bestelakoak izango dira. Dokumentu hauek azalpen argiak izango dituzte, haien erabilpen egokirako.
Kasu hauetan, ebaluazio tresnak, erramintak edo askotan dokumentuak esaten dizkiogu, azkenengo hitz hau erabiltzen dugunean, gaizki ulertu bat gerta liteke, dokumentu baten bidez ikaslea ebaluatuko dugu ez dugu ebaluatuko ikasleak emandako dokumentu baten bitartea ( lan bat, idazki bat… ).
Ebaluatzeko tresna ugari daude hala nola, kontrol fitxa, hitzen bidezko sailkapena, zifren bidezko sailkapena, sailkapen deskribatzaileak, errubrikak, sailkapen grafikoak, jarraipen indibiduala egiteko fitxak, taldekako jarraipena egiteko fitxak...
Honako hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio instrumentuak:
Kontrol zerrenda: Ebaluazio instrumentu honen bitartez ikasle batek edo taldeak dituen edo ez dituen ezaugarrien aipamena da. Behatzaikeak egiaztatu beharko du behaketa aldian azaltzen diren ala ez.
Estimazio eskala: Estimazio eskalaren bitartez kalitatea estimatzen da. Honen barnean  3 adibide aurki ditzakegu: eskala zenbakidunak, eskala grafikoak (muturrak jartzen dira) eta hitzezko eskalak.
Galdera zerrenda: Irakasleak ikasleari edo taldeari egin beharreko galderen zerrenda da eta bertan, egoera naturaletan behatu ezin diren alderdiak behatuko dira (ikasleek erabilitako estrategiak, iritziak,ezagutza noraino bereganatu duten…)
Behaketarako gidoia: Behaketa gidoiaren bitartez informazio kualitatiboa emateko aukera dago. Bertan, behatu beharreko puntu guztiak antolatuta ageri dira. Berdin erabil daiteke prozesuak  eta ondorioak aztertzeko.
Errubrikak: Errubriken bidez ikasle baten ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta normalean 4-5 maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.


2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa
Ikasleak jakin behar dituen ezagutza multzoei erreferentzia egiten dia. Ikasleak jakin eta egiten jakin behar dituen ezagutzak, ezagutza hauek lotura zuzena izango dute konpetentziekin. Ebaluazio irizpideak alde teorikoa eta praktikoa izango du beraz.
Alde teorikoa, ezagutzak teorikoen barneraketen prozesuetan zentratuko da eta alde praktikoa berriz, konpetentziak hobetzeko ezagutza horiekin egin beharrekoan zentratuko da.
Azken finean, hezkuntzaren prozesuan kontuan hartu beharreko hainbat esparru hartuko dira kontuan ebaluazio irizpideak diseinatzeko garaian.
Orokorrean, ebaluazio irizpidek, momentuan gobernatzen dagoen hezkuntza sailaren partaideak diseinatzen dituzte, hau 1992an egiten zen.
Ikaslegoa ebaluatzeko garaian, erreferentzia izango dira ebaluazio irizpideak, baloratu nahi diren esparruen deskribapena izango direlako.


Ebaluazioari dagokionez, hezkuntzaren zati garrantzitsua dela esan ahal dugu, gaur egungo hezkuntza gure ustez baino behar lukeen garrantzi gehiago hartu egin du eta irakasle askok soilik zentratzen dira kalifikazioetan. Kalifikazioak guretzat kodigo edo zenbaki bat dira, ez dute azaltzen ikaskuntza prozesu bate emaitza. Horregatik uste dugu ebaluazio sistema aldatu behar dela, umeen onurako. Betidanik ezagutzen ditugun ebaluazio tresnak, ez dute prozesu oso bat baloratzen momentu motz bat baizik.

Horregatik uste dugu, gaur egungo hezkuntzan erabiltzen diren ebaluazio tresne ber antolaketa bat eman behar zaiela eta benetan garrantzitsua denari eman behar zaio garrantzia eta baloratu behar da.
.


miércoles, 24 de mayo de 2017

UNITATE DIDAKTIKOA!

Sarrera honen bidez diseinatutako unitate didaktikoaren luzaketa egiten dizuegu:

  1. IZENBURUA
KIROLA ETA OSASUNA

  1. SARRERA

Ikasturtea amaitzear dago eta bukaera emateko, azkenengo lanak burutu behar ditugu. Kasu honetan didaktika orokorraren ikasgaia dugu aztergai. Egin beharreko lanean, unitate didaktiko bat diseinatu behar dugu. Hau da irakasle edo tutoreen jantzitan sartu behar gara eta gure ikasleengan antzematen dugun “ gabezi “edo “ eragozpen “ aztertu eta horreri irtenbide bat eman.
Erronka polit eta berezi baten aurrean gaudela uste dugu, egunerokotasunetik at dagoen ekintza bateri hasiera emango diogulako eta jarduera mota hauek egiterakoan, irakasle batek egoera erreal batean aurkituko dituen trabak eta betebehar izango ditugulako. Hauek aurrera eramateko gai izatekotan, aurretik klasean azaldutako eduki askoren barneraketa egin dugula esango du.
Ahaztu ezin dugun beste eragile nagusi bat, bakoitzak bizi izandako esperientziak eta bizi duen errealitateak eragin handia izango duela, gauzak modu batean edo bestean egiteko garaian eta esku - hartzeko teknikak aukeratzeko garaian.


Gaur egungo umeen sedentarismo maila gero eta altuagoa da, umeek gero eta kirol gutxiago egiten dute eta hori aztertu behar dute. Haien gurasoekin, aiton amonekin elkarrizketen bidez haien ohiturak, txikitako jolasak… Aztertu beharko dituzte eta kirol ohiturak denboraren poderioz zein motatako aldaketa izan dituzten, teknologiaren agerpenaren ondorioz, zein izan den teknologiaren eragina, kirol ohituretan, nola gailu batzuek euren bizitzetan finkatuta zeuden ohiturak eta egitekoak goitik behera aldatu dituen.

    1. Testuingurua:
Jakina den moduan, XXI.mendean teknologien aurrerakuntza nabaria izan da. Hezkuntzaren alorrean teknologiari garrantzia asko ematen diete azken urte hauetan, esate baterako IKT-ak.
Teknologia paper garrantzitsua duen arren,umeengan sedentarismo maila areagotzearen hainbat arrazoi gehiago antzeman ditugu, adibidez, ikastetxeetan elikaduraren inguruan egiten den lan eza, jaten duguna garela diote  eta aitorpen hau egia dela esan genezake. Gure esperientzian oinarrituz, elikaduraren inguruan ez dugu jaso hezkuntza berezirik edo esanguratsurik ikasitako ikastetxeetan. Horren inguruan lanketa espezifiko bat egitea ondo deritzogu, gaur egungo gizartean elikadura zaintzen edo kontuan hartzen ez den gaia delako. Eta guretzat umeen hazkuntza egokirako berebiziko garrantzia du elikadura osasuntsua izatea.
Teknologiaren garapena oso nabaria egin den beste esparru              batean, familietan izan da. Askotan ikusten dugu, umeak telefono mugikorrekin, tablet-ekin… Tresna hauek gure bizitza errazteko, ikaskuntza esanguratsuagoa izateko… Egokiak eta aproposak direla uste dugu, baina tresna hauek erabiltzean ez digute erakusten eta horren isla da, tresna hauen erabilpen txarra.
Kontrako erabilpena dela eta, umeetan sortzen duen adikzioa itzela izaten da eta honen ondorioz, umeen sedentarismo maila gora egiten ari da. Azken batean, honen eraginez obesitate maila gero eta altuagoa izaten ari da Euskal Herrian.
Objektu hauek, etorkizuneko belaunaldietan eragin positiboak izateko eta kirol eta elikadura ohiturak orain dela urte batzuk bezain onak izateko, umeen aiton - amonei, gurasoei, hurbileko pertsonei eurak txikitan zituzten ohiturak eta horrelakoak galdetu beharko dizkiete, umeenak hobetzeko.

    1. Arazoa:
Umeen sedentarismo maila oso handia da, horren ondorioz Euskal Herrian umeen artean obesitate maila geroz eta handiagoa izaten da. Hau ahalbidetzen dituzten faktoreen artean, teknologia berrien agerpena, elikadura ohituren kalitate eskasa eta beste batzuk daude.
Faktore hauek aztertu beharko dira, eragozpen hauei irtenbide bat emateko eta etorkizuneko belaunaldiak berriro bizi estilo osasuntsua izateko laguntza eskaini.
Zertan aldatu behar da ikastetxeen, gurasoen eta gizartea osatzen dituzten beste partaideen papera umeen etorkizuna osasuntsua izan dadin???
Zeintzuk uste duzue direla Euskal Herriko umeen artean obesitatea eta sedentarismoa areagotzearen arrazoiak? Zer egin ahal da hori aldatzeko?

    1. Xedea:
Umeek proposatutako jardueren bidez, haien arbasoen kirol, elikadura… Ohiturak jakitea. Gaur egunekoekin alderatu, hausnarketa bultzatzea eta bizi estilo osasuntsua sustatzeko eta bermatzeko herramintak eta teknikak eskeintzea.
    1. Ataza:
Ikasle bakoitzak euren etxeetan, dituzten elikadura ohiturak, kirol ohiturak, teknologia erabiltzeko ohiturak… Aztertu beharko dituzte, elkarrizketak eginez, barne hausnarketak eginez… Obesitate maila hain altua izatearen zergatiak bilatze eta horiei irtenbideak bilatzea, familikiadeei, lagunei, auzokideei… galderak, elkarrizketak egitea, haien esperientzietatik habiatuta, irtenbideak lortzeko.

Oraingo honetan, gure unitate didaktikoak lantzen dituen konpetentziei arreta jarriko diegu. Denok dakigunez, bi konpetentzia mota daude, alde batetik zeharkako konpetentziak eta beste aldetik diziplina - konpetentziak.
Urrats honetan bi motetik lantzen diren konpetentzien bilketa eta azalpena egingo dugu. Lehendabizi bakoitzaren definizioa ematea egokia dela uste dugu:
  • Oinarrizko zehar-konpetentziak: bizitzako esparru eta egoera guztietan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazo egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.

  • Diziplina arteko konpetentziak: bizitzako esparru eta egoeretan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere, badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
Definizioa egin ondoren, egindako unitate didaktikoan antzen diren konpetentzien laburpena eta azalpena egingo dugu.
Unitate didaktikoan lantzen diren zeharkako - konpetentziak hurrengoak dira:
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: Norberaren ikaskuntzaz autonomiaz antolatzeko gai izatea izango litzateke konpetentzia honen helburua. Helburu hau lortzeko irakasleak hainbat eratako tresnak eta erremintak eskainiko die ikasleei.
Haintzat hartuta diseinatutako unitatea eta bertan egongo diren jarduerak, esan dezakegu, konpetentzia hau hainbat bidez landuko dela, elkarrizketen bidez ( elkarrizketetan informazio ugari trasmititzen da eta ikasleak jakin beharko du zein informazio erabilgarria izan daiteke edo ez ), ikasgelan egindako eztabaidak, bere kabuz egindako lanaren aurkezpena egitea… Azken finean jarduera hauek ikasleen autonomia sustatzea dute helburu, pixkana pixkanaka ikasleak euren hezkuntzaren jabe sentitzea eta horretan arduraz jardutea.
  • Elkarbizitzarako konpetentzia: bere izenburua ondo esaten duen bezala eta ikasgela batean beste pertsona askorekin harremanak dauden heinean, horiekin ondo izatea eta errespetuz jokatzea ezinbestekoa da. Besteon iritziak errespetatzen, entzuten eta kontuan hartzen jakin behar dugu, inor ez delako inor baino gehiago eta hau askotan oso zaila da kontuan hartzea.
Konpetentzia hau lantzeko, ekintza ugari daude, hala nola, antzezpenak egitea, rolen trukaketa, oso famatuena eta modan dagoen role playing-a. Gure unitatean elkarbizitza lantzeko, jarduera fisiko batzuk proposatu egin ditugu, horietan elkarlana eta elkarbizitza oso garrantzitsuak dira jardueretan aurrera egiteko.
  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: konpetentzia hau oso ezaugarri erakargarria da edozein pertsonarentzat. Espiritu ekintzailea izatea gure ustez, gaur egungo gizartean beharrezkoa den ezaugarria da eta gaur egungo hezkuntza metodoekin lantzen ez den konpetentzia dela ute dugu.
Gure unitate didaktikoan zehar ikusiko dituzue hainbat jarduera non ezaugarri hau lantzen den, adibidez dieta baten eraketa, horretarako ikasleak euren jakintzatan oinarritu beharko dira eta euren ideien artean bat edo beste aukeratu beharko dute. Horrela gutxinaka gutxinaka euren erabaki propioak hartuko dituzte eta izaera ekintzailea sortuko dute.

Zeharkako konpetentziekin amaituta, diziplinazko konpetentziekin hasiko gara. Zazpi dira diziplinazko konpetentziak baina guk gure unitate didaktikoaren zehar lantzen direnetan zentratuko gara.
  • Zientziarako konpetentzia:  lehendabizi zertan datzan konpetentzia azaltzen saiatuko gara, zientziaren jakintza eta metodologia modu koherente, bidezko eta zuzen batez erabiltzea testuinguru esanguratsuetan sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko eta teknologiko nagusiak erabiltzeko.
Konpetentzia hau lehen esan dugun bezala ikasleak elikadura piramide bat eta aste osoko dieta bat egin beharko dutenez, elikagaien mantenugaien inguruan jakintzak izan behar dituzte, aste osoko dieta hura ahalik eta orekatuena izateko. Ez da aipatu behar irakaslearen laguntza momentu oro izango dutela, euren lanak aurrera eramateko garaian.

  • Konpetentzia motorra: laburbilduz konpetentzia honen definizioa hurrengoa izango litzateke, autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea eta kirola bizi estilotzat kontuan hartzea, bizitza osasuntsua sustatzeko eta bermatzeko.
Unitate didaktikoaren jarduera batean eta jardueren amaiera izango dena, kirol eguna izango da honetan umeen konpetentzia motorra landuko da. Honen helburua, kirola bizi estilotzat hartzeaz aparte, ikasle bkoitzak bere gorputza ezagutzea eta dituen mugak zeintzuk diren jakitea eta horiek ahal izatekotan igarotzea. Kirola bizi osasuntsuaren ezaugarrietako bat delako uste dugu edozein unitate didaktikoan agertu behar dela, guk kirolarekin harreman estua dugulako batez ere.

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia: konpetentzia honen definizioa hurrengoa da; hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko.
Unitate didaktiko hau aurrera eramateko proposatuko ditugun jardueretan eta burutu beharreko aurkezpenean konpetentzia hau era egokian landuko dela deritzogu, hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia ikasle hauen hezkuntza etorkizuna baldintzatuko du, horregatik hainbat ekintza konpetentzia honen inguruan antolatu ditugu. Komunikazioan trebeak baldin ez bagara, gure ideiak besteoi transmititzeko zailtasunak izango ditugu eta besteon ideiak ulertzeko ere bai.

  • Konpetentzia sozial eta zibikoa: konpetentzia hau, pertsona bakoitzak gizarte osoaren zati bat dela ohartzean datza, norbanakoaren berezitasuna egiteaz aparte, mankomunitatean beste pertsona askorekin harremanak izan behar dituztela jakin behar dute. Gure ustez konpetentzia hau, gaur eguneko munduaren parte garela antzemateaz arduratzen da, gure eskubideak eta bete beharra zeintzuk diren ezagutuz eta besteonak momentu guztietan errespetatuz. Modu honetan gizarte baketsu eta “ justuagoa “ lortu dezagun.
Unitate didaktiko honetan, beste ikasleen iritziak kontuan hartzen eta besteon ideiak errespetatzen lanketa espezifikoa egiten da. Jarduera baten bereziki, merendola egunean ikale guztien artean adostuko dutelako zeintzuk jakiak erosi eta zeintzuk ez, momentu horretan “ mikro - gizarte “ bat osatuko da eta haien parte direla jabetzeaz aparte, besteon partaidetza berebiziko garrantzia duela ulertuko dute.
Proiektu honen helburua, haurrei bizitza osasuntsu batek izan ditzakeen onurak erakustea da. Kirolaren eta elikadura orekatu baten bitartez, osasun maila egoki bat lortzeko aukera zabalagoak izango dituztela kontzientziatzea  garrantzitsua dela uste dugu. Era erakargarri baten bitartez bizitza mota honekin harremandu daitezen bilatzen dugu. Hala ere, gure asmoa ez da beste jaki kaltegarri batzuen kontsumoa guztiz alde batera utzi dezatela, baizik eta jateko beste era osasuntsuago eta era berean dibertigarriak ere badaudela erakustea.
Kirolari dagokionez, honek gorputzaren hainbat faktoretan izan ditzakeen eragin onuragarriak ezagutarazi nahi dizkiegu. Kirol ekintza neurtu baten ondorioz, gorputzak estetikatik at izan ditzazkeen hobetze fisikoak. Hala nola; gaixotasunak, hausturak, zauriak etab. sahiesteko  gorputza prestatuagoa egongo.
Beste aldetik, arlo guztietan beharrezkoak diren helburak landuko dira:
-Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
-Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
-Informazioa balioestea eta adieraztea(argudioak, azaltzea, arrazoiak eman…)
-Ideiak sortu, hautatu eta ondo azaltzea.
-Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.

5 .  EDUKIAK

GIZAKIA ETA OSASUNA
  • Giza gorputzaren atalak, nork bere gorputzaren kanpoko eta barneko morfologiaren berri izatea, aldaketak bizitzaren etapetan.
  • Nutrizioarekin lotutako bizi-prozesuak: digestioa eta arnasketa.
  • Osasuna eta erabakiak hartzea: irizpideak eta ondorioak.







KONTEPTUZKOA
  • Giza gorputza: gorputz atalak
  • Giza gorputzaren bizi funtzioak: ugalketa, erlazioa eta elikatzea.
  • Nutrizio-funtzioa : eraikuntza-materialak eta energia emateko.
  • Elikadura: elikagaiak behar ditugu.
  • Mantenugaiak : karbohidratoak, gantzak, proteinak, ura, bitaminak, gatz mineralak eta zuntza.
  • Elikagai-piramidea
  • Nutrizio funtzioan esku hartzen duten aparatuak: digestioa, arnasketa,, zirkulazioa eta iraizketa.
  • Dieta osasuntsua.
  • Ohitura osasungarriak: higienea, atsedena, aisialdia eta gorputza zaintzea.
  • Emozioen  eta sentimenduen garrantzia  zoriontsuak bizitzeko
  • Kirolaren garrantzia gure bizitzan: kirola egitea osasuntsu hazteko.
  • Banaka lana eta talde lana.

PROZEDURAZKOA
  • Elkarlanean lan egin.
  • Dieta orekatuaren printzipioi buruzko informazioa lortu, eskuratu, gorde eta berreskuratu.
  • Elikagaien etiketak behatu.
  • Eskuratutako informazioa antolatu.
  • Elikadura-ohiturekin lotutako erabakiak hartu.
  • Ohitura, kaltegarriak edo adikzioak identifikatu.

JARRERAZKOA
  • Ideiaren sormena, hautaketa eta azalpena.
  • Aisialdia ondo aztertu.
  • Esfortzu eta lan pertsonala, zereginetan jarrera aktibo eta arduratsua izanda, autokritikoki jokatuta eta nork bere gaitasunetan konfiantza izanda.
  • Bizimodu osasungarriak izatea. Organo eta aparatuak zaintzeari eta mantentzeari buruzko hausnarketa: higienea, elikadura orekatua, kirola egin...
  • Nortasun pertsonala.Nork bere burua ezagutzea eta maitatzea,Ekintza eta zereginak planifikatu eta egiteko autonomia



    1. Estrategia metodologikoa

Unitate didaktiko honen diseinua egiten hasi ginenean denok egon ginen ados gauza berdinean, umeek izan behar direla hezkuntza eta ikaskuntzaren oinarria eta ardatzak. Horregatik diseinatu ditugun jardueretan umeak dira eragile aktiboak, eurek egin behar dituzte egin beharreko guztiak. Ezin dugu ahaztu, irakasleak laguntzailearen papera egingo duela, galderak suertatzen direnean bera prest egongo da zalantza horiek argitzeko, gidari papera ere egingo duela ez dago esan beharrik, jarduera batzuetan dinamizatzaile papera egin beharko du umeek horiek aurrea eramateko lehenengo pauso hori oraindikan emateko gai ez direlako, dena den hezitzaileak ikusten badu bere presentzia edo esku hartzea nabaria ez dela izan behar aholkatzen diogu bigarren plan batean geratzea.

Gure unitate didaktikoan metodologia aktiboa erabiliko dugu lehen aipatutakoagaitik eta uste dugulako umeek autonomia eta independentzia lortzen dutela euren kabuz jarduerak egiten eta garrantzitsuena dena akatsak egiten benetan ikaskuntza esanguratsua izango da.


    1. Espazioaren antolaketa eta Denboraren antolaketa

Atal honetan hauxe aipatzen da: espazioak egokitu eta denbora-tarteak malgutu eta egokitu behar dira ikasleek garatuko dituzten jardueren eta atazen arabera. Baliabideekin gertatzen den bezala aldez aurretik espazioen eta denboren antolaketa diseinatuta eta finkatuta izatea, jardueren funtzionamendu egokirako lagundu egingo du, beti ere eragozpenak egon ahal direlako eta umeekin egonda eragozpenak egotearen probabilitatea areagotzen da.



    1. Baliabideak
Baliabideen antolaketa irakasle edo hezitzailearen ardura izango dira, aldez aurretik dena programatuta izatea gomendagarria izango litzateke, izan ere jarduera edo ekintza egin aurretik gerta liteke eragozpenak gertatzea eta horiek ahalik eta azkarren konpondu behar izana, horregatik azpimarratzen dugu, aldez aurretik ahalik eta gauza gehien prestatuta izatea jardueren funtzionamendu egokirako lagungarria izango delako.






    1. Aniztasunari arreta
Aniztasunari arreta eskaintzea hezkuntzaren funtsezko puntuetako bat da, eta horretan inplikatuta daude ikasteko eta irakasteko prozesuan parte hartzen duten aldagai guztiak. Horien artean daude unitate didaktikoak.
Atal honetan, aniztasunari erantzuna eman behar dioten adierazleak jasotzen dira, hala nola edukien zein horien egokitzapenaren tratamendua, edukien errefortzua edo sakontzea eta lan egiteko modu desberdinak errazten dituzten hainbat estrategia metodologiko, baita material osagarrien erabilera ere.
Adibidez materiala edo jarduera bera ikasle konkretu bateri egokitu behar izatekotan, hori aldez aurretik pentsatuko da, egoera estuak ekiditzeko eta denborarik ez galtzeko.







1.SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Ikasleen ideien elkartrukaketak. Etxean egindako galderak klasera ekarri eta besteekin elkarbanatu. Elikaduraren inguruan, kirol ohiturak…    
20-30 minutu talde txikitan. Ondorengo 15 minutuak talde handian partekatu informazioa.
Irakasleak umeei azaldu talde txikitan lan egin behar dutela eta zintzotasu-nez eta lehialtasu-
nez jokatu behar dutela.
Talde txikitan kokatuko dira. (4-5pertsoneko taldeak).
Arkatza, koadernoa eta etxetik bildutako informazioa.
Eguraldi txarra eginez gero gelan egingo da bestela, patioan.



2. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Teknologiaren inguruko bideoa eta hitzadia. Teknologiak gaur egun ahurretan duen eraginari buruzkoa izango da bideoa.  
20 minutuko bideoa eta ondoren denen artean hitz egin 15 minutuz.
Haurrek bideoa ikusi eta ondoren irakaslearen laguntzaz gustatu zaizkien ekintzak eta jarduerak komentatu.
Denak batera ikusiko dute bideoa.
Ordenagailua, proiektorea eta pantaila handi bat.
Ikasgelan egingo da 2.saioa.






Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=G5t4f3P8MK
3. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elkarrizketa prestatu etxean egiteko aiton-amonei edo familiako kide nagusiei, bizilagunei…
Guk banatuko diegu ikasleei galdeketa.
35-40 minutu gutxi gora-behera
Irakasle eta ikasleen artea. klasean jorratutako gaiak aztertzea eta denon artean elkarrizketa gidoi bat prestatzea.
Denok batera egingo dute txostena
Papera eta boligrafoa galderak idazteko
Ikasgelan egingo da 3.saioa.




4. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elkarrizketako emaitzak tartekatu taldekideekin eta ondorioak atera.
45minutu.
Etxean egindako lanak gelara ekarri eta taldekideekin alderatu. Talde bakoitzak bere ondorioak aterako ditu eta azkenik talde handian ondorio orokorrak aterako dira.
Talde txikitan 4-5 pertsonakoak eta ondoren talde handian.
Etxean egindako lanak eta kartulina handi bat azkenengo ondorio orokorrak bertan biltzeko. Margoak, guraizeak, errotulkiak...
Ikasgela eta eguraldi ona eginez gero eskolako patioan edo gimnasioan.






5. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Elikadura piramide bat prestatu eta aste bateko dieta egin. Honen inguruko informazioa beraien kabuz lortu beharko dute.
Goiz eta atsalde oso bat.
Irakasleak, ikaslek euren  elikadura ohituren inguruan hausnarketa bultzatuko du eta ondoren, talde txikietan piramidea eta dieta egingo dute.
Hau burutu ostean talde guztiak amankomunean jarriko dute.
Talde txikietan, lau - bost ikasleen taldetxoak.
Kartulina, pegamentua,errotulkiak,margoak,irudiak, artaziak…
Informazioa eskuratzeko liburuak, interneta...
Ikasgelan.


6. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Herriko azoka bisitatu eta erosketak egin merendola egiteko. Beraiek eramango dute dirua eta irakaslearen baimenarekin egingo dituzte erosketak.

Bi ordu.
Herriko azokara bisita egin, bazerritarrak saltzen dituzten produktuen azalpena egitea eta dieta prestatzeko erosketak egin merendola prestatzeko.
Denok elkarrekin.
Jarduera honetan, ez dago baliabide materialik. Erositako produktuak. Nahi dutena erosteko aukera izango dute.
Herriko enparantza.



7. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Talde bakoitzaren aurkezpena egin duten lanaren inguruan (elkarrizketa azaltzea, piramidea laburbiltzea eta dieta aurkeztea).
10minutuko aurkezpenak talde bakoitzak.
Talde bakoitzak egindako lana taldekideei partekatu eta aurkezpen bat egin.
Lanerako dauden taldeak egingo dituzte aurkezpenak.  
Talde bakoitzak prestatutako kartulina.
Ikasgelan egingo dira aurkezpenak.





8. SAIOA
DENBORA
JARDUERA
TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
ESPAZIOA
Lana amaitzeko “egun osasuntsua” izeneko saioa. Festa moduko bat.
Goiz oso bateko ekintza bat izango da.
Lehenik eta behin ginkana moduko bat prestatuko dugu ikasleentzat. Bertan herri kirolak jorratzea izango dugu helburutzat. Hauen artean, soka tira, txingak, saku lasterketa eta arto bilketa. Ondoren azokan erositako produktuekin merendola bat egingo dugu.
Ginkanarako taldetan banatuko dira eta ondoren merendola denak batera.
Talde bakoitzak ginkanarako probak prestatu et gero guztien artean merendola prestatu.
Eskolako patioan




Jardueren Sekuentzia



  1. SAIOA: Ezagutzen ditugu lehen zeuden ohiturak?
Ikasleei etxean landu behar dituzten galderak banatu eta osasunaren eta kirola egitearen ohiturak azaldu beharko dituzte. Horretarako galdera sorta banatuko dizkiegu. Galdeketa hori, teknologia berrien erabilpena, jaki osasuntsuen ezagupenak eta kirol ohituren ingurukoa izango da. Hasieran talde txikitan bakoitzaren ideiak eta etxean bildutako erantzunak azalduko dituzte. Ondoren adostasun batera iritsi eta gero, talde handian bilduko dira, talde bakoitzetik bozeramaile bat aukeratu beharko dute eta gainontzekoekin partekatu.

  1. SAIOA: Zinema saioa.
Bideo bat ikusiko dute, teknologia berrien inguruan hitz egiten duena. Bertan teknologiak zein eragin duen gaur egungo gizartean ageri da. Hau amaitutakoan irakasleak galderak egingo dizkie ikasleei eta denen artean komentutako dute. Irakasleak arbelean idatziko ditu bertatik ateratzen diren ideia nagusiak eta gustuko izan dutena aipatuko dute ikasleek.

  1. SAIOA: Elkarrizketak eginez ikasi.
Saio honetan, ikasgelan denen artean galdera sorta bat prestatuko dugu. Galdetegia, hiru zati nagusitan banaturik egongo da. Lehenengoa osasunaren ingurukoa, bigarrena, teknologien erabilpenari buruzkoa eta azkenik, hirugarrena, kirola egiteko ohiturei buruzkoa. Hau egin ondoren, ikasle bakoitzak galdera kopiatuko ditu ondoren etxean lantzeko eta hurrengo egunean dena bilduta izateko.



  1. SAIOA: Talde bilketa.
Etxean egindako elkarrizketa klasera ekarriko dute. Talde txikitan bilduko dira eta bakoitzak atera duena azalduko du banan banan. Irakaslea taldez talde joango da laguntza eskaintzen. Denak azaldu dutenean, bozeramaile batek edo arduradun batek dena bilduko du eta azpimarragarriena dena eta garrantzitsuena apuntatuko du. Ondoren, talde handian jarriko dira eta talde txikian ateratako bakoitza azaldu beharko dute eta ondorio orokorrak aterako dituzte arbelean irakaslearen laguntzaz.

    5. SAIOA: Dieta osasuntsua prestatzen.
Atal honen, helburua taldeka jarriz, aste bateko dieta osasuntsu bat prestatzea izango da. Lehenik eta behin, lehengo egunetan ateratako informazioa bergogoratuko dute eta ondoren taldeka jarriz talde bakoitzak bere piramidea osatuko du irakasleen laguntzaz. Ordenagailuak, liburutegiko aldizkariak… Erabili ahal izango dituzte hau burutzeko. Talde bakoitzak bere egiten duenean, kartulina batean marraztuko du taldearen lana eta ondoren klase guztiari azaldu beharko diote beraien lana.

6 . SAIOA:Herriko azoka bisitatu eta erosketak egin “merendola” osasuntsu bat egiteko.
jarduera honen helburua da ikasleek gure lurreko produktuak ezagutzea lekuko merkatu tradizionalaren ezaugarriak ezagutzen.Aldi berean erosketak egiten moldatu behar dira dirua ondo kontrolatzen.Bisita aurretik galdera-zerrendak prestatuko dituzte inguruko baserritarrei egiteko.Interesa eta jakiteko asmoa esnatzen: produktuaren jatorria, sasoia, ea ekologikoa den ala ez….Irakaslearen laguntzaz , antolatu behar dute aurrekontu bat gastatuko duten dirua jakiteko eta gero moldatzeko.Bisita egingo duten bitartean produktuak behatuko dituzte, baserritarren informazioa jaso eta ados jarriko dira  behar dituzten elikagaiak erosteko, noski, dieta osasuntsua izan behar dela ahaztu gabe. Azokan autonomiaz eta arduraz jokatuko dute erosketa egiteko orduan, gastua kontrolatu eta aurretik egindako aurrekontu batera egokituz.
Behin erosketa eginda, ikastetxera itzuliko dira elikagaik sailkatzeko: koipeak eta karbohidratoak, proteinak, bitaminak, mineralak, zuntza...Sailkapen hau egin ondoren prestatuko dute guztia merendola osasuntsua egiteko eta guztien artean elkarbanatzeko.

7. SAIOA:Talde bakoitzak egindako lanaren aurkezpena
Jarduera honen helburua da lan-kooperatiboa bultzatzea.Jarduera hau talde txikian hasiko da geroago talde -handian(ikasgela) partekatuko da.10minututan, talde bakoitzak bere lana antolatuko du aurkezpenerako, aurrez-aurretik prestatutako gidoia birpasatuko dute aurkezpenak hasteko prest egon dadin.Ondo neurtu behar dute aurkezpenerako daukaten denbora azalpen egokiak emateko, taldeko kide guztiek hitz egingo dute, txanda errespetatuz,bukaeran beste taldeetako ikasleen galderak erantzungo dituzte.Aurkezpena egingo duten bitartean autonomiaz eta arduraz jokatuko dute, guztien hitz egiteko txanda errespetatuz eta arretaz entzuten.

8. SAIOA:”Egun osasuntsua” ospatu eskolan.
Jarduera honen helburua da kirola, jolasa eta dieta osasungarria egitearen garrantziaz barneratzea osasuntsu bizitzeko eta obesitatea prebenitzeko.
Saioa hasteko egun horretako programa eta asmoa aurkeztuko dute (irakasleek).Segidan talde txikian elkartuko dira ginkana prestatzeko.Prestatuko duten bitartean konturatuko dira,ze inportante den kirola egitea, ondo pasatzeko, lagunekin gozatzeko etab.Hau kontuan hartuta,herri kirolak prestatuko dira, gure ohitura osasungarriak gogoratzeko eta lan-kooperatiboa bultzatzeko.Hasteko, sokatira, gero txingak, jarraituko dute saku lasterketa egiten eta amaitzeko arto bilketa. Ginkana amaitu ondoren, guztien artean materiala bildu eta gordeko dituzte. Eguna amaitzeko  azokan erositako produktuekin merendola egingo dute.


    1. Ebaluazio mota

Ebaluazioari dagokionez, egunero baloratuko dugun ekintza izango da. Hau da, egunero lana egin eta beraien etekina jasoko dute. Gure metodologia aktiboa denez, uste dugu egokia dela egunerokotasunarekin eramatea lana eta hori baloratzea. Beraz, guk ebaluazio irizpide hauek hartuko ditugu kontutan: lan bakoitza egiteko duten motibazioa, jarrera, lanak egunero egitea eta parte hartzea izango dira aspekturik nagusienak.

    1. Ebaluaziorako baliabideak

Dena hau aurrera eramateko, ebaluaziorako baliabide batzuk izan behar ditugu kontutan, hala nola, elkarrizketak, galderak eta motibazioa bilatzeko jokoak eta jolasak egingo ditugu gehienbat. Gure proposamen didaktikoa amaitutakoan, balorazio orokorra egin eta bertatik datuak eta aterako ditugu.






    1. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak

HELBURU DIDAKTIKOAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
Taldeko lanak bultzatzea, besteen ideiak errespetatzea.
Komunikazioa lantzea beraien artean, ikasgelan, kalean, familian, lagunen artean…
Taldekideekin komunikatzen da.
Jarduera osasungarriak ezagutzea.
Guk banatutako fitxak eta entregableak landuta izatea eta ondo ulertzea.
Jakin behar diren ezagutzak ulertzen ditu.
Lehen zeuden ohiturak ezagutzea eta bertatik ondorioak ateratzea.
Etxean elkarrizketak eta galderak betetzea eta klasean lantzea.
Ondorioak ateratzeko gai da eta ezagutzak barneraturik dauzka.




  1. ERREFERENTZIAK


  • 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena, 29. Eta 30. Artikuluak eta bosgarren Xedapen Gehigarria.