Ikasturtea jada bukatzear dago, Irailean hasi zenean momentu hau oso urrun zegoela zirudien, baina uste baino arinago heldu egin da. Irakasgai batzuk besteak baino zailagoak izan dira, metodologia alternatibo eta tradizional erabili dituzten irakasleak ere izan ditugu.
Irakasgai honeri dagokionez, esan beharra daukat, Aingeru metodologia alternatibo bat erbili duela, berak ezinbestekoak ziren azalpenak emanez eta ondoren guregan autonomia utziz. Erabili dituen erramintak, klaseetan eta guk etxetikan lana egiteko, niretzat bereziki nahiko berritzaileak izan dira, hala nola Blogger plataforma.
Gaur egun hezkuntzaren munduan, teknologiaren erabilpena modan edo presente dagoen gai bat dela ean dezaket. Hezkuntzaren ibilbidea hasi aurretik umeek plataforma eta erraminta ezberdinen erabilpena egiten dute, hala nola smartphon-a, tablet-a... Nire ustez teknologia berriak hezkuntzari aplikazioak bilatzean, hainbat motatko onurak eskuratzen ditugula esan beharra daukat. Era berean oso mehea da erabilpen egokia egitetik erabilpen desegokira egiteko dagoen lerroa, horregatik beharrezkoa dela uste dut, erraminta hauen inguruan dauden arriskuak argii eta garbi azaltzea umeei, baliabideei ahalik eta etekin maximoena ateratzeko.
Sarrera honen helburu nagusia, bigarren lau - hilabete honetan egindakoaren laburpena egitea izango litzateke. Denbora honen zehar, hainbat izan dira egin ditugun sarrerak. Aingeruk sarrera bat egitera gonbidatzen zigun, klasean egindako jardueren inguruan, adibidez, lan - talde batek aurkezpen bat egiterakoan, guk hurrngo eguneetan aurkezpen horren inguruan sarrera bat egin behar genuen.
Sarreraz sarrera, uste dut zazpi edo zortzi igo behar zirela , nirea bederatzigarrena izango da hau. Sarrera gehienak, hausnarketa egitera bultzatzen zuten, nire ustez hori zen Aingeruk guregan sortu nahi zuena bereziki, hausnarketa egite eta gutxinaka gutxinaka etorkizunean irakasleak izango garen heinean, gure irakasteko era eta izaera finkatzea.
Blogaren lehenengo sarrera, probazkoa zen, idazki honetan lau - hilabetearen zehar egingo duguna azaldu nuen laburki, sarrera horren esteka itsatsiko dut ikusgai izateko blogarekin lehenengo kontaktua.
Bigarrengo sarrera, lau - hilabete honetan zehar klase askotan preente egon den gai bati buruz egin nuen, Curriculuma. Gai honi buruz egun askotan hitz egin dugu batik bat, etorkizunean irakasleak izango garenean, beharrezkoa erabiltzean izango zaigun dokumentua izango delako, idazki honekin, irakatsi beharreko edukiak, eduki horien ebaluazioa nondik norakoak, umeek ezagutu beharreko konpetentziak... jakingo ditugu eta nahi dugun momentuan horiek kontsultatzeko eskuragarri izango dugu, interneten eusko jaurlaritzaren web - gunean. Lehenengoaren ildoa jarraituz saio honetan hainbat galdera bota genion curriculumari eskaintzen duen informazioa zein motatakoa den jakiteko batez ere. Galderak tankera hauek zuten: Zer ikasi? Nola irakatsi? Nor irakatsi behar du? Nola ebaluatu behar da? Galdera hauei erantzuna eman ostean Aingeruk honen inguruan sarreratxo bat egitea proposatu zigun eta guk hori egin genuen curriculumari galderak egiten hor usten dizuet linka zuek sarrera irakur dezazuen.
Hirugarren sarrera, lehen hezkuntzan eskolan izandako bizipinei ingurukoa izan zen. Oraingo honetan egin beharrekoa, eskolan edo gure haurtzaroan izandako bizipenen gogoratze lana egitea eta horiekin lotu ahal ziren argazkiak edo irudiak eskuratzea eta sarrera batean igotzea eta euren inguruan hausnartzea, emen usten dizuet nire sarrera eskolan izandako bizipenen jarduera hau egiten nuen bitartean izugarrizko oroitzapenak etorri zizkidan burura, emozioz beteriko momentuak bizi izan ditugulako haurtzaroan.
Laugarren sarrera klasean ikusitako bideo baten inguruan izan zen, konkretuki Jose Moyak emandako hitzaldi batena. Hitzaldi horretan konpetentzien inguruan hitz egiten zuen, guk sarrera hau egiteko gidoi bat jarraitu behar izan genuen, lau galdera erantzun behar genituen. Bideoa oso interesgarria izan zen, azken finean klasean landutako gai bat zen eta horrelako bideo osagarri bat ikusita, klasean emandakoa askoz ere hobeto finkatzen da. Honen inguruan egindako sarrera hamentxe usten dizuet ikusgai Jose Moya epero dut zuen gustokoa izatea. Honen inguruan eztabaida moduko bat egin genuen bideoa ikusi ondoren eta sarrera egiteko oso baliogarria izan zen.
Hurrengo sarrera, oso interesgarria egin zitzaidan Aingeruk lau argazki aukeratzeko esan zigun, argazkiak bikoteka antolatu behar genituen eta ahal izatekotan kontrakoa adierazi behar zuten. Argazki hauek gure hurtzaroarekin zerikusia izan behar zuten eta beste bikotea hezkuntzarekin harremanduta egon behar ziren. Niretzat horrelako jarduerak egitea, ikasleak haien ideiak plasmatzeko eta askatusn osoz ibiltzeko aukera paregabea dela esan behar dut. Aingeruri eskerrak eman behar dizkiot horrelako ekintzak sustatzeagatik. Sarreran argazkiak trasmititzen zigutena azaldu behar genuen eta ahal izanez gero argazkiak aurrez aurre jartzea, nik egindako lana irakurgai usten dizuet link honen bidez argazki iztunak.
Seigarren sarreran bigarren sarreran aztergai izan genuen ildoa jarraitu genuen, kasu honetan curriculumaren zehaztapen mailak aztertu genituen. Hainbat maila zeudela antzeman genuen eta lana borbilagoa izateko taula bat antolatu genuen Aingeruren laguntzaz emen usten dizuet egindako lana curriculumaren zehaztapen mailak.
Zazpigarren sarrera klasean egindako hiru aurkezpen biltzen zituen, aurkezpen bat azken 200 urteotan emandako hezkuntza erreformei buruz izan zen, beste bat kontrustibissmoaren inguruan eta azken erreformen eragina benetazkoa den ala ez eta ea egitan hezkuntza erreformak beharrezkoak diren edo soilik interes politikoa duten. Aurkezpenak oso ulergarriak eta erabilgarriak izan ziren, azken finean hezkuntza erreformak beti agerian dagoen gaia da eta horren inguruan informatuta egotea berebiziko garrantzia du etorkizunerako. Egindako lana hemen usten dizuet aztergai klasean egindako aurkezpenen sintesia.
Azken aurreko sarrera, taldeetan egindako lan baten inguruan egin genuen. Aingeru metodologia aktiboa sustatzen zuen poster bat egitera gonbitea luzatu zigun, guk erronka hura ilusioz hartu genuen eta uste dugu lan polita egin genuela. Gainera bertan guk jasotako hezkuntzaren isla dela egindako kartografia, jaso egin dugun hezkuntza estimuluan itzaltzekoa izan zen, denok berdinak tratatzen zituzten eta apaindu genuen arren hezkuntza horren isla nabaria da gure kartografia. Guk metodologia aktiboaren alde gaude, uste dugu ikasleak izan behar direla hezkuntzaren ardatza eta beraien nahien eta gustuen arabera hezkuntza bat edo beste bat jaso behar dutela, link honen bidez usten dizuet egindako metodologia aktiboaren inguruan sarrera
Egindako azken lana, ebaluazioaren inguruan izan da. Aingeruk proposatutako irakurgai hartu behar genuen eta galdera batzuei erantzuna eman. Gai interesgarria dela esan dezaket ebaluazioa gaur egungo hezkuntzan modan dagoen gaia delako eta guk bereiziki didaktika orokorreko klaseetan sarritan aipatu dugun gaia izan delako. Egindako lana hemen uzten dizuet.
Unitate didaktiko bat diseinatze izan zen lanik potoloena, ilusio eta indar guztiak batu behar izan genituen hau aurrera eramateko eta emaitza honako hau izan zen, espero dugu zuen gustukoa izatea.
Azkenengo sarrera honetan laburbildukoaz aparte, esan behar dut didaktika orokorrean izandako metodologiaren alde gaudela eta lan ederra egin dugula ikasgai honetan, epero dut Aingeruk gauza bera sentitzea, gure ibilbidea hasi berri dagoenez arren ilusioarekin eta indarrekin hartuko dugu erronka polit hau!
Ikasturtearen amaiera heltzear dago...!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario