martes, 28 de febrero de 2017

Jose Moya, konpetentzien inguruko galdetegia:

Sarrera honetan, José Moyak  konpetentzien inguruan hitz egiten duen hitzaldiari buruzko bideoa ikusi eta ondoren esleitutako galdera batzuen inguruan hausnartuko dugu, horrela bideoaren idei nagusiak bildu egingo ditugu.

Bideo honen iruzkina egin ahal izateko lau galderei emango diegu erantzuna.

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

DeSeCo (2005) txostenak konpetentzien inguruan ematen duen definizoa hau da: "Konpetentzia ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino gehiago da. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan."

Europako Erkidegoen Batzordeak (2006), ondorengoa dio: "Pertsona guztiek behar dituztenak, garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktiboa izateko, eta gizarteratzeko eta lana lortzeko. Gazteek konpetentzia giltzarrian behar bezain beste garatuta izan behar dituzte, helduarorako prestatuta egon daitezen, eta hauek etengabe garatu, mantendu eta eguneratu beharko dituzte, ikaskuntza esperrua etengabea izan dadin."


Heziberrik berriz: "Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikotan " direla aipatzen du.


Azkenik, José Moyak "konpetentziei" definizio hau ipintzen die "Es la forma en que una persona moviliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado." Ondorioz, asko jakiteak ez du esan nahi konpetenteagoa denik. Konpetentea izango da bere baliabide guztiak eginkizun jakin batetarako eta testuinguru jakin batean ondo erabiltzen dituenean. 


José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


José Moyaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu kontuan eta hauek, Europako herrialde guztiek adostaturikoak dira eta pertsona baten ikaskuntza prozesuan ezinbestekoak dira. Ikaskuntza  mota hauek hiru irizpideen arabera adostuak izan dira:
Lehenengoa, hezkuntza mundu guztiaren eskura egon behar da eta beraz, derrigorrezko hezkuntza bada, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, guztiei laguntzea izan beharko litzateke gakoa, hezkuntza guztion eskura egon beharko litzateke eta  ezin ditu  hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Esan beharra dago  izaera selektibo teorian agertu arren, hori ez dela errealitatean ikusten.  Adibidez LOMCE  legeak, DBH-ko 4.mailan ikasleak banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak batxilerra egingo dute , eta bestetik "balio" ez dutenak FP edo erdi mailako graduak egitera bultzatuko zaie. 
Aipatutakoa azaltzeko adibide bat jartzen du: " 8-9 urte bitartean kontzeptu batzuk ikastera behartzen banauzue urte horiek pasa ahala ikasteko ez dudala balio ezin didazue esan."

Bigarrenari dagokionez, ikaskuntza guztiak gure bizitzarako  baliagarriak izan behar dira, hau da,diziplina artekoak izan behar dira eta  bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu  bizitzako gauza guztietarako, pertsona moduan garatzera heltzeko eta norbanakoaren ongizatea bermatzeko. 

 Azkenik, hirugarren irizpidearen arabera,  ikasten ikastera lagundu behar dela da. Ikasketak amaigabeak direlako, izan ere, bizitza osoan zehar emango dira. Hezkuntza etengabea da edozein pertsonarena eta irakasleen lana, ikasteko grin hura inoiz ez itzaltzeko herremintak eskeintzearen helburua izan behar da.

Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Aurretik azaldu bezela, Josek 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsonak batek derrigorrezko ikasketak behin amaituta jakin beharrekoak. 
Ikaskuntza hauek hiru irizpide edo kondizioen arabera adostuak izan dira: Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da; lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten ditu, alde batetik ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte. 




  • Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
  • Moyak esaten duenaren arabera, ebaluatzeko orduan hartu beharreko baldintzak bi dira; alde batetik, informazio iturria egotea eta bestetik, ebaluazio irizpide batzuk egotea, eta irizpide horiek area kurrikularraren barnean egotea, hau da, oinarrizko konpetentziekin erlazionatuta egongo dira. Informazio iturriei dagokienez, ahalik eta egokienak aukeratu behar ditugu (datu egokienak, soluzioak... eskaintzen dizkigutenak). 
    Heziberri dekretuak ondorengo hau azpimarratzen du: Zehar konpetentziak eta diziplina barneko konpetentziak, hau da, oinarrizko konpetenzia guztiak, konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian ebaluatuak izan behar dira, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza xedeak erdiesteko. 
  • martes, 14 de febrero de 2017

    Eskolan izandako bizipenak...!

    Pasaden klasean Aingeruk, lehen hezkuntzan bizitutako etapa ezberdinen artean, oroitzapen onak ekartzen zizkigun argazki batzuk aukeratzea eta ekartzea eskatu zigun. Nik argazki hauek aukeratu ditut, batik bat lehen hezkuntzan bizi izandako momentu ezin hobeak direlako. Argazki gehienak kurtso amaierako jaialdietakoak dira, garai hoietan antzezpen bat prestatzen genuen, adibidez kanta baten errepresentazioa edo bertso antzerki bat, antzerki bat...
     Hainbat ekintza egiten genituen eta horiek kurtsoaren zehar prestazen egotea izugarrizko ilusioa ematen zidan betidanik gustatu zaidalako antzeztea.
    Oroitzapen ona daukat, nire ustez, ez ohiko gauza bat zelako, egunerokotasunatik at zeudelako ekintza hauek eta hurak prestatzerakoan beti egiten genituen ekintzak alde batera uzten genituen eta beste ekintza dibertigarri hauek egiten genituen.
    Argazki hauek klasera eramatea eta nire ikaskideekin partekatzea erabaki dut, momentu onak bizi izan nituelako eta ikasketa momentu horietan esanguratsua izan zelako. Argazki hauek begiratzen ditudanean, pentsatzen dut, hezkuntza alternatibo bat posible dela, azken finean antzerki baten gidoia ikasten duzunean ez duzu azterketaren presiorik eta barneratutakoa buruan gelditzen zaizu nahi gabe, aldiz, azterketa bat itxaroten duzunean ikasitakoa soilik balio du azterketa hori gainditzeko, hiru egun pasa ondoren ikasitakoa ahaztuta dagoelako. Azterketak berebiziko estresa eta presioa eragiten du ikasleengan eta egoer hori ez dio uzten euren ahalmen eta gaitasunak ehuneko ehunean erabiltzen.
    Ikasgelako argazkiari erreparatuz, esan behar dut, andereño hori Eneida zela eta berataz oroitzapen ona daukat horregatik partekatu dut klasekideekin, ere esan behar dut ez dela nire lehen hezkuntzako irakasle miresgarria beste bat delako. Irakasle honek, irakurketarekiko maitasuna pizten ahalegintzen zen une oro, beti esaten zigun irakurri behar genuela. Irakurketarekin, irakurketa bera hobetzen da, baina gaitasun oso garrantzitsua ere lantzen da eta gaur egungo hezkuntzan galtzen ari dena, irudimena. Irakurketarekin irudimena asko lantzen da, azken finean irakurtzen duzuna zure buruan irudikatzen duzulako eta pertsona bakoitzak era ezberdin batez irudikatuko duelako irakurritakoa.
    Irudimena gaur egungo hezkuntzan galtzen ari den gaitasun bat da eta hau oso tristea da, soilik lantzen da hezkuntzaren lehenengo urteetan, hau da haur hezkuntzan, etapa honen geroztik ez da ezer lantzen eta oso penagarria da, izugarrizko ahalmena eta gaitasunak dituzten ikasleek eskolara, institutura edota unibertsitatera joatea inolako motibaziorik gabe, galdutako motibazio hura berpiztea irakasle baten helburu nagusia izan behar da eta ez azterketak gainditzea edo curriculuma esaten dituen konpetentziak erabiltzen jakitea.
    Lehenik eta behin pertsonak gara eta ez gara zenbaki huts bat edo ariketa baten emaitzaren isla, gaur egungo irakasle askok ez dute ikusten ebaluazio, azterketa eta kodigoen aratago. Irakasleak duten motibazio falta hura ikasleari trasmititzen zaio eta hori horrela da, azken finean irakasle ikasketak egin bitartean espero zenuena eta benetan izaten dena bat ez datorrenean frustrazio ikaragarria sortzen du.
    Frustrazio hura, argazkietan agertzen diren ekintzekin ezabatuko zen, emaitza ezberdinak lortu nahi baditugu ezin dugu jarraitu betiko gauzak eta jarduerak egiten, hezkuntza goitik behera aldatu behar da, bai metodologia, irakaskuntza teknikak... umeentzat erakargarria diren ekintzak diseinatu behar dira, ikaskuntza esanguratsua izan dadin.





                    Argazki honetan arbela agertzen da, galdetuko zarete zeren eta aukeratu dut arbela. Lehen hezkuntzan, nire gelan behintzat, desiratzen genuen une oro arbelara ateratzeko eta irakasleak proposatutako edozein jarduera egiteko. Beti egoten ginen prest gure aulkietatik salto egiteko eta bertara joateko klarionekin marrazteko egindakoari erreparatu gabe. Gaur egun berriz beldurra izaten dugu arbelera ateratzeari edo irakasleak galdera ireki bat esaten duenari pentsatzen duguna esateko, lehen ez zen horrela izaten, intentzioa balio asko zuen eta du, baina gaur egun dirudi soilik dagoela erantzun egoki bat eta hura ez badug esaten ergel batzuk gara eta hori aldatu behar dugu, arazo edo galdera jakin baten aurrean ez dagoelako soilik erantzun egoki posible bat, mila erantzun egon ahal dira ondo galdera bakar batentzat.
                               

    Argazki hau aurrekoarekin lotura du, borradore bat da. Kasu honetan egun bateko pasarte bat kontatuko dizuet. Gaztelaniako eskola batean geunden eta Igor eta biok hizketan geunden, Gaztelaniako irakasleak atentzioa deitu zigun sarritan, baina guk ez genion kasurik egin eta gurean jarraitu genuen. Derrepente Margarik borradore bota zigun eta niri buruan eman zidan Igorrek barrezka hasi zen, ni baita. Honekin zer azaldu nahi dut lehen hezkuntzan klasean zegoen giroa bigarren hezkuntzan edo unibertsitatean baino askoz ere familiarragoa zen eta hori aldarrikatu nahi dut, egoera ona bada emaitzak eurak bakarrik helduko dira aldiz, egoera tentsua izaten bada emaitzak ez dira inoiz helduko, benetako emaitzak diñot, denok dakigulako kopiatzen. Azken finean ikasketa esanguratsua lortzen zaila da irakasle askorentzat.                









    Argazki hau niretzat onena da, amurrioko futbol taldekoa da, ni ezkerreko entrenadorearen parean nago, izugarrizko oroitzapen onak ditut entrenatzaile honengandik Juan Luis Mendiguren eta bigarren entrenatzailea Iñigo Fraile gaur egun be nire entrenatzailea izaten jarraitzen du. Bi pertsona hauek, kirola bizi estilotzat izatea erabaki ona zela erakutsi zidaten eta gaur egun ehuneko ehunean betetzen dut, egun guzti guztietan kirola egiten dut, arnastea bezain garrantzitsua da niretzat. Entrenamendu guztietan barreak ziren nagusi, izugarrizko giro ona geneukan, argazkian agertzen diren ia guztiekin harreman zuzena daukat gar egun eta hori bizitzaren gauzarik politenetako bat da, urteak igaro egiten dira baina harremanak hor irauten dute beti. Izugarrizko poza ematen dit argazki hau begiratzea eta jakitea gaur egun bi pertsona heldu horien aholkuak jarraitzen ditudala. Futbola eta kirola bizi estilotzat hartzea gomendatzen dut, osasuna diruarekin eros ez daitekeen gauza bat delako eta gure esku dagoelako osasun on bat izatearena.

    Sarrera honi amaiera emateko esan behar dut, jarduera honi esker alde batera nituen oroitzapenak gogoratu ditudala eta oso gustora zentitu naizela jarduera hau aurrera eramaten eta nire ikaskideei argazkiak azaltzen eta zergatik aukeratu ditudan azaltzen, ikasketa esanguratsua sustatu behar da eta nire argazkietan islatzen den bezala antzerki eta antzezpen bidez lortzen zen. Lehen aipatu bezala kirola bizi estilotzat hartzea, bizi osasun eta zorion baten gakoa dela pentsatzen dut eta etorkizun batean heziketa fisikoko hezitzailea izaten banaiz hori izango da nire ikasleekiko helburu nagusia.

    miércoles, 8 de febrero de 2017

    Curriculuma aztertzen.

    Gaur, Otsailaren 6an, Aingeruk proposamen batekin etorri zaigu klasera. Proposamena Oinarrizko hezkuntza dekretua hartzea, gainetik aztertzea eta dekretu honek hezkuntzaren inguruan erantzuten dituen galderak bilatzea zen gure helburu nagusia. Dinamika taldeetan egin dugu, dokumentu honen luzeera erabatekoa da eta lana nolabait arintzeko eta  ahalik eta galdera gehien bilatzeko aurkibidera joan gara eta bertan lau - bozt galdera sortu ditugu.
    Esan behar da, Curriculum hitza bera, hitz potente bat izaten dela eta ariketa honen bidez zama hori arindu egin da eta Curriculum-aren atzean dauden hainbat esparru antzman ahal izan ditugu.
    Curriculum-aren zehar hainbat hitz tekniko topa ditugu, hala nola, konpetentzia, disziplina...Planteatu ditugun galderen artean hauek izan ahal dira garrantzitsuenak:

     Zertarako ikasi? edo Zer helburu lortzeko ikasi?. Galdera honetan bildu ahal dira hainbat gauza, adibidez:  bozt zehar konpetentziak,  zazpi disziplinak eta helburuak.

     Zer ikasi? Honetan edukiei erreparatu diegu, azken finean hauek izango dira irakaskuntzaren osagai nagusiak. Ikasgaien arabera edukiak era batekoak edo bestekoak izango dira.

     Nola ikasi eta nola irakatsi? Galdera hau erantzuteko metodologiari erreparatuko diogu, gainera ikasgaiaren arabera, izan liteke metodologia praktikoagoa izatea, aktiboagoa izatea, teorikoagoa...

    Noiz ikasi behar da? Umeen garapen emozionala, fisikoa eta adimentsua berebiziko garrantzia izango du irakaskuntzan eta hezkuntzan, azken finean umeek ezaguera edo kontzeptu jakin batzuk euren garapenaren arabera barneratu ahal izango dute.

    Nor irakasi behar du? Galdera hau modan dago gaur egun, non eman behar da hezkuntza? Batzuk uste dute gurasoen ardura, beste askoren ustetan eskolaren ardura izaten da, nire ustez eztabaida latza dago honen inguruan.

    Ere aipatzekoa da hezkuntza eta irakaskuntza osatzen edo biltzen duen prozesua ebaluatu behar da. Ebaluazioari dagokionez hainbat galdera planteatu ditugu, hala nola:

    Zer ebaluatzeari ematen dio erantzuna? Ebaluazioaren bidez ebaluatzen dena konpetentziak dira alde batetik zeharkako konpetentziak eta besste alde batetik disziplina bakoitzeko konpetentziak, disziplina konpetentziak aztertu eta ebaluatu behar dira eta horien arabera zeharkako konpetentziak   barneratu diren ala ez jakingo ahal izango dugu.

     Zeren bitartez egiten da dokumentua edo zeren arabera ebaluatzen da? Ebaluazio emaitza bat bilatzen du eta emaitza hau ebaluazio irizpidetan eta lorpen adierazleetan oinarritzen da. Bi irizpide hauen bidez, edukien ebaluazioa eta konpetentzien ebaluazioa ahalbidetzen da. Bi urrats hauek bata bestearen osatzaile dira, orduan beti batera joango dira ebaluatzeko momentuan.

    Noiz ebaluatzen da? Ebaluatzeko hiru momentu edo hobe esanda hiru ebaluazio mota daude. Hasierakoa edo diagnostikoa ( kurtsoaren haieran egiten dena eta ikasleen ezagutza neurtzen dituena ikasgaia hasi aurretik ). Bitartekoa ( ebaluazio edo jarraipen mota hau kurtsoaren erdigunean egingo zen, bere helburua ikasleei zuzentzea da  eta norabide egokia erakustea ).  Amaierakoa ( ebaluazio hau ia kasu gehienetan azterketen bidez egiten da eta emaitza zehatz bat eskuratu nahi du ).

    Ere esan behar da bi ebaluazio mota daudela ebaluazio kuantitatiboa eta ebaluazio kualitatiboa, lehenengoa zentratzen da gehiago zenbaki batean, emaitza jakin batean eta bigarrena bilatzen du kalitatea eta barneratutakoa esagunratsua izatea.




    miércoles, 1 de febrero de 2017

    Blog-arekin lehenengo kontaktua...!

    Gaur teknologiaren munduan apur bat gehiago murgildu egin gara. Didaktika orokorrean blog baten jabe izatea proposatu digu Aingeruk. Esperientzia berri honi indarrez helduko diot, gelakideen artean asko ikasi ahal dugulako eta herraminta berri hauei esker askoz errazago izango delako.