miércoles, 8 de febrero de 2017

Curriculuma aztertzen.

Gaur, Otsailaren 6an, Aingeruk proposamen batekin etorri zaigu klasera. Proposamena Oinarrizko hezkuntza dekretua hartzea, gainetik aztertzea eta dekretu honek hezkuntzaren inguruan erantzuten dituen galderak bilatzea zen gure helburu nagusia. Dinamika taldeetan egin dugu, dokumentu honen luzeera erabatekoa da eta lana nolabait arintzeko eta  ahalik eta galdera gehien bilatzeko aurkibidera joan gara eta bertan lau - bozt galdera sortu ditugu.
Esan behar da, Curriculum hitza bera, hitz potente bat izaten dela eta ariketa honen bidez zama hori arindu egin da eta Curriculum-aren atzean dauden hainbat esparru antzman ahal izan ditugu.
Curriculum-aren zehar hainbat hitz tekniko topa ditugu, hala nola, konpetentzia, disziplina...Planteatu ditugun galderen artean hauek izan ahal dira garrantzitsuenak:

 Zertarako ikasi? edo Zer helburu lortzeko ikasi?. Galdera honetan bildu ahal dira hainbat gauza, adibidez:  bozt zehar konpetentziak,  zazpi disziplinak eta helburuak.

 Zer ikasi? Honetan edukiei erreparatu diegu, azken finean hauek izango dira irakaskuntzaren osagai nagusiak. Ikasgaien arabera edukiak era batekoak edo bestekoak izango dira.

 Nola ikasi eta nola irakatsi? Galdera hau erantzuteko metodologiari erreparatuko diogu, gainera ikasgaiaren arabera, izan liteke metodologia praktikoagoa izatea, aktiboagoa izatea, teorikoagoa...

Noiz ikasi behar da? Umeen garapen emozionala, fisikoa eta adimentsua berebiziko garrantzia izango du irakaskuntzan eta hezkuntzan, azken finean umeek ezaguera edo kontzeptu jakin batzuk euren garapenaren arabera barneratu ahal izango dute.

Nor irakasi behar du? Galdera hau modan dago gaur egun, non eman behar da hezkuntza? Batzuk uste dute gurasoen ardura, beste askoren ustetan eskolaren ardura izaten da, nire ustez eztabaida latza dago honen inguruan.

Ere aipatzekoa da hezkuntza eta irakaskuntza osatzen edo biltzen duen prozesua ebaluatu behar da. Ebaluazioari dagokionez hainbat galdera planteatu ditugu, hala nola:

Zer ebaluatzeari ematen dio erantzuna? Ebaluazioaren bidez ebaluatzen dena konpetentziak dira alde batetik zeharkako konpetentziak eta besste alde batetik disziplina bakoitzeko konpetentziak, disziplina konpetentziak aztertu eta ebaluatu behar dira eta horien arabera zeharkako konpetentziak   barneratu diren ala ez jakingo ahal izango dugu.

 Zeren bitartez egiten da dokumentua edo zeren arabera ebaluatzen da? Ebaluazio emaitza bat bilatzen du eta emaitza hau ebaluazio irizpidetan eta lorpen adierazleetan oinarritzen da. Bi irizpide hauen bidez, edukien ebaluazioa eta konpetentzien ebaluazioa ahalbidetzen da. Bi urrats hauek bata bestearen osatzaile dira, orduan beti batera joango dira ebaluatzeko momentuan.

Noiz ebaluatzen da? Ebaluatzeko hiru momentu edo hobe esanda hiru ebaluazio mota daude. Hasierakoa edo diagnostikoa ( kurtsoaren haieran egiten dena eta ikasleen ezagutza neurtzen dituena ikasgaia hasi aurretik ). Bitartekoa ( ebaluazio edo jarraipen mota hau kurtsoaren erdigunean egingo zen, bere helburua ikasleei zuzentzea da  eta norabide egokia erakustea ).  Amaierakoa ( ebaluazio hau ia kasu gehienetan azterketen bidez egiten da eta emaitza zehatz bat eskuratu nahi du ).

Ere esan behar da bi ebaluazio mota daudela ebaluazio kuantitatiboa eta ebaluazio kualitatiboa, lehenengoa zentratzen da gehiago zenbaki batean, emaitza jakin batean eta bigarrena bilatzen du kalitatea eta barneratutakoa esagunratsua izatea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario