Hainbat ekintza egiten genituen eta horiek kurtsoaren zehar prestazen egotea izugarrizko ilusioa ematen zidan betidanik gustatu zaidalako antzeztea.
Oroitzapen ona daukat, nire ustez, ez ohiko gauza bat zelako, egunerokotasunatik at zeudelako ekintza hauek eta hurak prestatzerakoan beti egiten genituen ekintzak alde batera uzten genituen eta beste ekintza dibertigarri hauek egiten genituen.
Argazki hauek klasera eramatea eta nire ikaskideekin partekatzea erabaki dut, momentu onak bizi izan nituelako eta ikasketa momentu horietan esanguratsua izan zelako. Argazki hauek begiratzen ditudanean, pentsatzen dut, hezkuntza alternatibo bat posible dela, azken finean antzerki baten gidoia ikasten duzunean ez duzu azterketaren presiorik eta barneratutakoa buruan gelditzen zaizu nahi gabe, aldiz, azterketa bat itxaroten duzunean ikasitakoa soilik balio du azterketa hori gainditzeko, hiru egun pasa ondoren ikasitakoa ahaztuta dagoelako. Azterketak berebiziko estresa eta presioa eragiten du ikasleengan eta egoer hori ez dio uzten euren ahalmen eta gaitasunak ehuneko ehunean erabiltzen.
Ikasgelako argazkiari erreparatuz, esan behar dut, andereño hori Eneida zela eta berataz oroitzapen ona daukat horregatik partekatu dut klasekideekin, ere esan behar dut ez dela nire lehen hezkuntzako irakasle miresgarria beste bat delako. Irakasle honek, irakurketarekiko maitasuna pizten ahalegintzen zen une oro, beti esaten zigun irakurri behar genuela. Irakurketarekin, irakurketa bera hobetzen da, baina gaitasun oso garrantzitsua ere lantzen da eta gaur egungo hezkuntzan galtzen ari dena, irudimena. Irakurketarekin irudimena asko lantzen da, azken finean irakurtzen duzuna zure buruan irudikatzen duzulako eta pertsona bakoitzak era ezberdin batez irudikatuko duelako irakurritakoa.
Irudimena gaur egungo hezkuntzan galtzen ari den gaitasun bat da eta hau oso tristea da, soilik lantzen da hezkuntzaren lehenengo urteetan, hau da haur hezkuntzan, etapa honen geroztik ez da ezer lantzen eta oso penagarria da, izugarrizko ahalmena eta gaitasunak dituzten ikasleek eskolara, institutura edota unibertsitatera joatea inolako motibaziorik gabe, galdutako motibazio hura berpiztea irakasle baten helburu nagusia izan behar da eta ez azterketak gainditzea edo curriculuma esaten dituen konpetentziak erabiltzen jakitea.
Lehenik eta behin pertsonak gara eta ez gara zenbaki huts bat edo ariketa baten emaitzaren isla, gaur egungo irakasle askok ez dute ikusten ebaluazio, azterketa eta kodigoen aratago. Irakasleak duten motibazio falta hura ikasleari trasmititzen zaio eta hori horrela da, azken finean irakasle ikasketak egin bitartean espero zenuena eta benetan izaten dena bat ez datorrenean frustrazio ikaragarria sortzen du.
Frustrazio hura, argazkietan agertzen diren ekintzekin ezabatuko zen, emaitza ezberdinak lortu nahi baditugu ezin dugu jarraitu betiko gauzak eta jarduerak egiten, hezkuntza goitik behera aldatu behar da, bai metodologia, irakaskuntza teknikak... umeentzat erakargarria diren ekintzak diseinatu behar dira, ikaskuntza esanguratsua izan dadin.
Argazki honetan arbela agertzen da, galdetuko zarete zeren eta aukeratu dut arbela. Lehen hezkuntzan, nire gelan behintzat, desiratzen genuen une oro arbelara ateratzeko eta irakasleak proposatutako edozein jarduera egiteko. Beti egoten ginen prest gure aulkietatik salto egiteko eta bertara joateko klarionekin marrazteko egindakoari erreparatu gabe. Gaur egun berriz beldurra izaten dugu arbelera ateratzeari edo irakasleak galdera ireki bat esaten duenari pentsatzen duguna esateko, lehen ez zen horrela izaten, intentzioa balio asko zuen eta du, baina gaur egun dirudi soilik dagoela erantzun egoki bat eta hura ez badug esaten ergel batzuk gara eta hori aldatu behar dugu, arazo edo galdera jakin baten aurrean ez dagoelako soilik erantzun egoki posible bat, mila erantzun egon ahal dira ondo galdera bakar batentzat.
Argazki hau aurrekoarekin lotura du, borradore bat da. Kasu honetan egun bateko pasarte bat kontatuko dizuet. Gaztelaniako eskola batean geunden eta Igor eta biok hizketan geunden, Gaztelaniako irakasleak atentzioa deitu zigun sarritan, baina guk ez genion kasurik egin eta gurean jarraitu genuen. Derrepente Margarik borradore bota zigun eta niri buruan eman zidan Igorrek barrezka hasi zen, ni baita. Honekin zer azaldu nahi dut lehen hezkuntzan klasean zegoen giroa bigarren hezkuntzan edo unibertsitatean baino askoz ere familiarragoa zen eta hori aldarrikatu nahi dut, egoera ona bada emaitzak eurak bakarrik helduko dira aldiz, egoera tentsua izaten bada emaitzak ez dira inoiz helduko, benetako emaitzak diñot, denok dakigulako kopiatzen. Azken finean ikasketa esanguratsua lortzen zaila da irakasle askorentzat.
Argazki hau niretzat onena da, amurrioko futbol taldekoa da, ni ezkerreko entrenadorearen parean nago, izugarrizko oroitzapen onak ditut entrenatzaile honengandik Juan Luis Mendiguren eta bigarren entrenatzailea Iñigo Fraile gaur egun be nire entrenatzailea izaten jarraitzen du. Bi pertsona hauek, kirola bizi estilotzat izatea erabaki ona zela erakutsi zidaten eta gaur egun ehuneko ehunean betetzen dut, egun guzti guztietan kirola egiten dut, arnastea bezain garrantzitsua da niretzat. Entrenamendu guztietan barreak ziren nagusi, izugarrizko giro ona geneukan, argazkian agertzen diren ia guztiekin harreman zuzena daukat gar egun eta hori bizitzaren gauzarik politenetako bat da, urteak igaro egiten dira baina harremanak hor irauten dute beti. Izugarrizko poza ematen dit argazki hau begiratzea eta jakitea gaur egun bi pertsona heldu horien aholkuak jarraitzen ditudala. Futbola eta kirola bizi estilotzat hartzea gomendatzen dut, osasuna diruarekin eros ez daitekeen gauza bat delako eta gure esku dagoelako osasun on bat izatearena.
Sarrera honi amaiera emateko esan behar dut, jarduera honi esker alde batera nituen oroitzapenak gogoratu ditudala eta oso gustora zentitu naizela jarduera hau aurrera eramaten eta nire ikaskideei argazkiak azaltzen eta zergatik aukeratu ditudan azaltzen, ikasketa esanguratsua sustatu behar da eta nire argazkietan islatzen den bezala antzerki eta antzezpen bidez lortzen zen. Lehen aipatu bezala kirola bizi estilotzat hartzea, bizi osasun eta zorion baten gakoa dela pentsatzen dut eta etorkizun batean heziketa fisikoko hezitzailea izaten banaiz hori izango da nire ikasleekiko helburu nagusia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario